Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zóru
zubi-begi
zúbirin-zúbirinka. (d). Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira. Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem. Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean.
zubitesi, zubitesixa. izena. XVI. mendeko udal-agiri baten agertzen da hitza. Hesiak igarotzeko zubi edo pasalekua esan nahi duela dirudi.
zúek. (a). izenordaina. Vosotros.
zúka. (b). adberbioa. Con tratamiento de ZU. Eztot jakitten abadiakin zuka ala berorika eiñ.
zúku. 1. zuku, zukúa. (c). izena. Patatak desegiten direnean lapikoan sortzen den pure antzekoa. Purea ere bai. Zukua gelditzen da lapiko ondarrian./ Beratziak inguruan patatia egositta, patata-zukua. JJp. 2. zuku, zukúa. (d). izena. Erremolatxa egosia, zaia edo gisakoak nahastuz eta zukutuz eginiko abere-jana. Ik. zukutu.