Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zúbi, zubíxa. (a). izena. Puente. Zer da atia zabaldu eta ezin pasau, eta zerrau eta pasau? : zubixa. esaera. (Izag Oñ). Zubiaren igarkizuna.
zubi-ánka, zubi-ankía. (d). izena. Zubiaren arkuak apoiatzen diren zutabe bakoitza.
zúbirin-zúbirinka. (d). Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira. Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem. Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean.
zubitesi, zubitesixa. izena. XVI. mendeko udal-agiri baten agertzen da hitza. Hesiak igarotzeko zubi edo pasalekua esan nahi duela dirudi.
zúek. (a). izenordaina. Vosotros.