Hiztegia
zuátz, zuátza. (c). izena. zubatz. Meta. Belarrez, garoz nahiz egurrez egindakoa. META da zabalduagoa, baina ZUBATZ, ZUATZ, ZUBETZ edota ZUGATZ entzun daiteke, batik bat Bergara ekialdeko auzoetan: Aritzeta, Elosu, etab. Ik. bedar-zúbatz, méta.
zúbi, zubíxa. (a). izena. Puente.
Zer da atia zabaldu eta ezin pasau, eta zerrau eta pasau? : zubixa. esaera. (Izag Oñ). Zubiaren igarkizuna.
zúbirin-zúbirinka. (d). Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira. Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem. Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean.