Hiztegia
zorriketa, zorríketia. (d). izena. Despioje.
zorríketan. (c). adberbioa. Zorriak kentzen, oiloak bere luma artean pikuka, adibidez. Despiojándose, matando los piojos a picotazos (las gallinas, por ej.). Oilluak zorriketan dabitz egun guztia ta biar eurixa seguru. Hurrengo egunerako euri iragarpentzat hartu izan da oiloen zorriketa.
zorristo, zórristua. (d). adjektiboa. Zorritsua, kalamidadea. Pertsonez nahiz abereez, txakurrez batik bat. Piojoso, calamidad. Alako zorristo batekin ezkondu zonan azkenian./ Ator ona, zorristo! (txakurrari).
Apelatibo gisa, batik bat; bestela zorritsu. Etim.: «zorri-biztu», ziurrenez.
zórro. 1. zorro, zorrúa. (c). izena. Saco que iba con grano al molino y volvía con harina. Makiña bat buelta einddakuak ga zorruakin Bolura./ Zakuan sartu ta gero esate jako ari zorrua. Errotara baldin badoia: zorrua. Zakua bete ta eruateko, batek baldin badaroia astuan artuta, “zorruakin oia?” esango jak; da ostera e, gari-kutxatik zorrora botatzen ezta jardutzen, ezta esaten. “Zakua betetzen lagunduidak gero zorrua eruateko”. Gauza bati bi izen, bi formatan. Don.
2. zorro, zorrua. izena. (Eibar) Funda de arma, vaina.
3. zórro, zórrua. (c). adjektiboa. Pentsatzen duena kanporatzen ez duena. Reservado, -a, arisco, -a, poco comunicativo. Zorruaua da zorruaua..., egun guztia berakin da etxatsu berbaik etarako./ Anai zarrena beti izan da zorro xamarra.
Ik. mozorro. zorro-zorro. onomatopeia. "Sonido del dormir profundo. Horrek daka osasuna, horrek! Jan ondo eta lo zorro-zorro." (SB Eibetno).
zórro-zórro egon. (c). esapidea. ZÓRRO-ZÓRRO IBILLI. Serio, inori konfiantzarik eman gabe egon, ibili. Kuadrillan be beti zorro-zorro ibiltzen da.