Hiztegia
zórri. 1. zorri, zorríxa. (a). izena. Piojo. Jentiak diño Cruz Verde-k zabaltze zittuala zorrixak negoziua eitteko./ Ilddakotik derrepente aldetzen dau zorrixak. Mertz.
Ik. bartz. gólpe zórrik ez jo. (c). esapidea. Lan apurrik ere ez egin. Eztau kurso guztian golpe zorrik jo.
zórrixak mántentzera. (d). esapidea. Miseriak pasatzera. A pasar miseria. Lit.: "A dar de comer a los piojos". Krieda ta al dan lekura, danok, bieko juan. Zorrixak mantentzera. Orduan zorrixa be bazan... Bai ba, etzauan linpiezaik eta. Mertz.
zorrixán pare. (b). esapidea. ZORRIXÁN MODUAN. Ugaritasun konparaketa. Umia zorrixan pare egoten da ikastolako atian.
2. zorri, zorríxa. (d). izena. Fruta-arbolen kokoa. Pulgón. Ik. koko.
zorriketa, zorríketia. (d). izena. Despioje.
zorríketan. (c). adberbioa. Zorriak kentzen, oiloak bere luma artean pikuka, adibidez. Despiojándose, matando los piojos a picotazos (las gallinas, por ej.). Oilluak zorriketan dabitz egun guztia ta biar eurixa seguru. Hurrengo egunerako euri iragarpentzat hartu izan da oiloen zorriketa.