Hiztegia
zoró-úsaiñ, zoró-úsaiñak. (c). izena. Zorakeriak edo kaskajokeriak egiteko joera edo ohitura. La tendencia o costumbre de hacer insensateces. Ibilli i belozidade orretan; ospittalian joango jak zoro-usaiñok./ Ezkondu zanian majo kendu jakon zoro-usaiñak. Zoro-usaiñak joan edo kendu, batik bat. Ik. tontó-usaiñak kendu.
zoroáize, zoroaizía. (b). izena. Palabra que unida a diversos verbos significa, según el contexto, ganas de juerga, de hacer locuras, etc. Gaur kriston zoroaizia daukau ta Ondarruara goiaz./ Zoroaiziak emun zotsan da moja sartu zan./ Gaur kriston zoroaizia dabill.
zoroaizia euki. esapidea. ZOROAIZIAK EMUN, ZOROAIZIA IBILLI. Hego-haizea dabilenean ere zoroaizia dabilela esan ohi da.
zoroáldi, zoroaldíxa. (b). izena. Arrebato de locura. Eztakitt ze zoroaldik emun dotsan domeka atsaldian lanera joateko./ Urrengo zoroaldixan auskalo ze eitten doskun.
ZOROALDIXAK EMON, batez ere.
zorókillo, -a, zorókillua, -ia. (c). adjektiboa. ZORÁKILLO. Zoro samarra. Locuelo, -a. Bai, ori be zorokillo majua izan zuan bere denporan.