Hiztegia
zóko, zokúa. (c). adjektiboa. Bentilazio gutxiko lekua, eguzkirik sartzen ez den parajea. Dícese del sitio o paraje sombrío, encajonado. Zuen soziedadia politta dok, zoko xamarra izatia eze./ Paraje zokuan dago Plazentzia. Paraje, leku eta gisako hitzei lotua, batik bat.
zóli, zolíxa. (d). adjektiboa. Ernea, adi egon ohi dena, beti agur egin ohi duena... Aspaldi honetan txakur argiez entzuten da ia bakarrik. Se dice de las personas atentas, de las que saludan en la calle, etc. Ultimamente apenas se usa más que para calificar a los perros inteligentes. Zolixa atentua ero. Erozein lekutan atento dagon persona bat. Eta txakurragaittik pe bai. zoli egon. (d). esapidea. Erne egon, adi egon. Lehenagoko zaharrek erabiltzen omen zuten. Sin. árgi égon, erne egon.
zópa, zopía. (a). izena. Sopa. zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
zopáko, zopakúa. (b). izena. Erdi kiskalitako ogi berezia, puntetan elkartzen diren bi zilindroz osatua gehienetan, zopa egiteko erabiltzen dena. Ekarri pare bat zopako Bolintxotik arrain zopia eitteko.
Sin. pístola. Ik. zópa.
zopaundi, zopaundixa. izena. (Eibar) "Berdura, txarriki, okela eta oillaskuakin egindako zopia. Ogixa be gehitzen jako eta dana batera jaten da. Egun haundixetan egitten da." (SB Eibetno).