Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zirikada
zirrinddára
zirikada, zirikadia. (d). (Eibar) Eztenkada, adar-jotzea. Onelakua gendun Trapu-trapu be. Beti norbaiti zirikadaren bat nundik sartuko ibiltzen zan. (SM Zirik)
zirikalári, zirikalaríxa. (c). adjektiboa. ZIRIKATZAILE. Zirikazalea.   Azuzador, -a. Ola gauzak etaratzen ibiltzen dana bestiai, zerian, zirikalarixa. Klem./ Orregaitik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. (SM Ezten). Ik. ziríkau.
ziríkau. (c). du aditza. ZIRIKATU, ZIRRIKATU. Zirikatu.   Tentar, azuzar. Beti anaia zirikatzen ibiltzen da negar eraiñ arte./ Puxkat zirikau ezian etzan euskeraz ikasten jarriko. Ik. áxaxa émon.
zirikillote. 1. zirikillote, zirikillotia. izena. (Eibar) Ukendu bat. Zauri orrendako amandriak dauka zirikillotia. (AAG Eibes) 2. zirikillote, zirikillotia. (Eibar) Kalabaza egosiarekin eta azukrearekin egiten den gozokia; kalabaza-mermelada.   Cabello de ángel. Bazkarittan postre berezixa daukagu gaur: zirikillotia. (AAG Eibes).
zirímiri, zirímirixa. (b). izena. Lanbroa.   Llovizna. Ezaguna baina gutxi erabilia, baserrian behintzat. LANBRO da arrunta
zirinddu. (d). da-du aditza. Zirinez zikindu. Txal gaztiak baztarra guztiak zirinduittu.
zíriñ, ziríña. (a). izena. Hegazti-kaka.   Excremento de ave. Ziriña darixola ibiltzen die usuak. Beste abere batzuenari ere esan dakioke oso birina denean, beherakoaz daudenean eta.
ziripote, ziripotia. (d). izena. (Oñati) Gezurra. Ziripote ederra sartu xoskuk orrek. Ik. ziríxa sartu.
ziri-sartzáille, ziri-sartzaillía. (c). adjektiboa. Ziriak sartzen dituena.   El/la que miente o engaña con habilidad. Zirisartzaillia, gizurrakin egixan zera esaten dabena. Egixan kolorian gizurra esan da zirixa sartu. Klem./ Alakua zan gure Trapu-trapu ziri-sartzaille okerra. (SM Zirik).
ziríttu. 1. zirittu. (d). da aditza. Landareari barruko zila, ziria, garatu. Sin. zílddu. 2. zirittu. (d). da aditza. Ziriz enborra erdibitu. 3. zirittu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Larrua jo norbaiti. Oso tabernakoa.   Follar a alguien un hombre. Muy de taberna. Lagaidak neri, laster zirittuko juat eta. 4. ziríttu, zirittúa. (c). izena. Ziritze saioa. Azelakotxe zirittua emungo notsaken baztarreko ari.
ziri-zulo, ziri-zulua. (d). izena. Txondorrari egiten zaion zuloa bizitasuna emateko. Ziri-zulua, baiña zulo aundixa ezta biar izeten, bakarrik arnasia artzeko beste. Cand. Goialdean edo behealdean egiten ziren. Sin. subegi (Eib.) Sin. ondozulo.
zirkinzúlo, zirkinzulúa. (c). izena. Rincón, escondrijo. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem./ Etxe arek badauka makiña bat zirkinzulo./ Beian euki giñuan zirkinzulo bat. Labe ta danak aintxe. Aniz.
zirkiñ, zirkiñe. adjektiboa. (Leintz) Avaro, roñoso. (Aran Gatz).
zírku eiñ. (d). esapidea. Zirkin egin, txokea ebitatu alde batera eginez.   Esquivar la colisión. Zirku eiñ dau ero. Ola bat zuzenian datorrenian, ra!, albora aldeta; zirku eittia. Ume bat aintxintxika doianian, ra! albotik zirku in jao.
zírri, zírrixa. (b). izena. XIRRI. Toque furtivo. Zirri edarrak eitten dotsa kriadiai. Ik. Toribio Etxebarriak nola definitzen duen ZÍRRI EI zírrika. (b). adberbioa. Zirriak egiten.
zirrí-zórro, zirrí-zórrua. (d). onomatopeia. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata txarra.   Se dice del ronroneo al respirar. Pulmoietatik izurrauta dago. Arnasia artzerakuan egundoko zirri-zorrua etaratzen dau.
zirriborrau, zirriborraua. adjektiboa. Marrazkiak dituena; estanpatua. (Lar Antz).
zirríborro. 1. zirríborro, zirríborrua. (c). izena. Garabato. Lapitzakin ero zerakin eitten dien borroiak, garabatuak. Zirriborrua besteik eztau eitten orrek eta; umiagaittik. Klem. 2. zirríborro, zirríborrua. (b). izena. (Oñati) "Cosa mal hecha, revuelta. Zirriborro bat eiñ: naaste bat eiñ." (Izag Oñ).
zirrimarra. ZIRRIPARRA. Ik. zarrámarra.