Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zinttúra
zíriñ
zíriñ, ziríña. (a). izena. Hegazti-kaka.   Excremento de ave. Ziriña darixola ibiltzen die usuak. Beste abere batzuenari ere esan dakioke oso birina denean, beherakoaz daudenean eta.
ziripote, ziripotia. (d). izena. (Oñati) Gezurra. Ziripote ederra sartu xoskuk orrek. Ik. ziríxa sartu.
ziri-sartzáille, ziri-sartzaillía. (c). adjektiboa. Ziriak sartzen dituena.   El/la que miente o engaña con habilidad. Zirisartzaillia, gizurrakin egixan zera esaten dabena. Egixan kolorian gizurra esan da zirixa sartu. Klem./ Alakua zan gure Trapu-trapu ziri-sartzaille okerra. (SM Zirik).
ziríttu. 1. zirittu. (d). da aditza. Landareari barruko zila, ziria, garatu. Sin. zílddu. 2. zirittu. (d). da aditza. Ziriz enborra erdibitu. 3. zirittu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Larrua jo norbaiti. Oso tabernakoa.   Follar a alguien un hombre. Muy de taberna. Lagaidak neri, laster zirittuko juat eta. 4. ziríttu, zirittúa. (c). izena. Ziritze saioa. Azelakotxe zirittua emungo notsaken baztarreko ari.