Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zink
zirikada
zirikada, zirikadia. (d). (Eibar) Eztenkada, adar-jotzea. Onelakua gendun Trapu-trapu be. Beti norbaiti zirikadaren bat nundik sartuko ibiltzen zan. (SM Zirik)
zirikalári, zirikalaríxa. (c). adjektiboa. ZIRIKATZAILE. Zirikazalea.   Azuzador, -a. Ola gauzak etaratzen ibiltzen dana bestiai, zerian, zirikalarixa. Klem./ Orregaitik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. (SM Ezten). Ik. ziríkau.
ziríkau. (c). du aditza. ZIRIKATU, ZIRRIKATU. Zirikatu.   Tentar, azuzar. Beti anaia zirikatzen ibiltzen da negar eraiñ arte./ Puxkat zirikau ezian etzan euskeraz ikasten jarriko. Ik. áxaxa émon.
zirikillote. 1. zirikillote, zirikillotia. izena. (Eibar) Ukendu bat. Zauri orrendako amandriak dauka zirikillotia. (AAG Eibes) 2. zirikillote, zirikillotia. (Eibar) Kalabaza egosiarekin eta azukrearekin egiten den gozokia; kalabaza-mermelada.   Cabello de ángel. Bazkarittan postre berezixa daukagu gaur: zirikillotia. (AAG Eibes).