Hiztegia
zink, zínka. (d). izena. Cinc. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don.
zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). izena. ZINGOIÑA, ZINKOIÑA. Zingurina; harri mota bigun samarra. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix.
zíntta. 1. zíntta, zínttia. (a). izena. Cinta. Zelako zintta politta daroiazun buruan.
2. zíntta, zínttia. (c). izena. Harakinen berbetan, txuletak dituen trontzoa. Ristra de chuletas. Pare bat txuleta-zintta gordeidak bodarako.
zintta bédar, zintta bedárra. (c). izena. . phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura.
zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna.