Hiztegia
zínbrixa, zínbrixia. (d). izena. Eraikuntza baten zurezko egitura edo eskeletoa. Egurrian ola zeoze eitten danian zinbrixia esaten jako. Lelengo etxabola bat ein biar baldin bou, eingo juau egurrakin, ala ta ola ta; “lelengo zinbrixia eingou ta teillatua emon, da gero rebokauko juau beetik e, paretak eingo jotsau”. Don. Ik. eskéleto.
zink, zínka. (d). izena. Cinc. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don.
zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). izena. ZINGOIÑA, ZINKOIÑA. Zingurina; harri mota bigun samarra. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix.