Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zíetz. (d). adberbioa. Zehatz, zeharo, arras.   Del todo. Bedarra zietz galdu da botikiakin./ Lanak zietz eitteittu. Hitz ia galdua Bergara aldean, baina ez ostera Leintzen. Gure amak problemak ditu hitzarekin esaldiak egiteko, oso entzuna duela badio ere. Elgeta aldekoa ote den dio. Ik. ziéro. zitz da mitz. adberbioa. (Eibar) ZITZ DA BITZ. Zehatz-mehatz. Maskuelok ezetz. Eukazen aginduak zitz da mitz kunplidu biar zitxuala. (SM Ezten)./ Noian kontatzera zitz ta bitz. (SM Zirik).
ziezto. (Antzuola) "Guztiz, erabat. Badirudi jan edo jate kontuekin erabiltzen dela. Katuak jan danak ziezto jan dittu." (Lar Antz). Ik. zéto-zéto.
zígarro, zígarrua. (a). izena. ZÍARRO. Cigarrillo.
zigárro-mútxikiñ, zigárro-mútxikiña. (c). izena. Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen. Gaur egun kolilla entzuten da gehiago.
zigárro-pápel, zigárro-papéla. (b). izena. Papel de liar. Gaur zigarro-papela erosten dabenak amarretik zortzik porrua erretzeko.
zigárro-púru, -o, zigárro-púrua. (c). izena. Puro. Zigarro-purua piztu ta fubolera. Sin. puro (orain erabiliagoa). Sin. púro, -u.
zígor, zigórra. (d). izena. Jotzeko balio dezakeen makila malgua.   Vara flexible que sirve para azotar. Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don. Makeria, uztarrixai gaiñian be bai. Zakua betetzeko arua eitten zan zigorrakin. Don. "Castigo" zentzuan, kastigu, nahiz eta belaunaldi berriek zigor bereganatua duten. Ik. zibítta.
zígueña, zígueñia. (a). izena. ciconia ciconia. Zikoina. Cigueña
zikátriz, zikatríza. (b). izena. Cicatriz.
zikín-bérbeta, zikín-bérbetia. (d). izena. Berbeta zikina edo. Plazentziakua e, zikín-bérbeta bat dok aura Plazentziakua. Eli.