Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zetaráko
zíarretara
zíarretara. (b). adberbioa. Zeharretara, zeharka, trabesetara.   De lado, de través, ladeando, en zigzag. Lenengo jo zuzen gora ta gero ziarretara./ Zuzenian igo biarrian ziarretara jo ezkero gutxiao kantsatzen da. Oinez goazenean eta aldapa handia denean ziarretara igotzea komeni izaten da. Sin. trábesetara, ziarka. Ik. zuzenían joan, zuzen.
zibilízau. 1. zibilizau. (c). da-du aditza. Civilizar(se). Ze eingok pa zibilizau bareko jente onekin. 2. zibilizau, zibilizáua. (c). adjektiboa. Civilizado, -a. Ori etxok eitten persona zibilizauak.
zibilizazíño, zibilizaziñúa. (d). izena. Civilización, sobre todo en el sentido de educación. Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa. Olaxe mundua. Zibilizaziñoik pez bia danik eta. Mertz. (AA BergEus. 333. o.). / Zibilizaziño gutxiko jentia jaok gure auzuan.
zibítta, zibittía. (c). izena. ZIPITTA. Zigorra; makila mehe, ximel eta bihurkorra, jotzeko balio duena. Don.k dio punta mehea duen zigorrari deitzen zaiola zibitta.   Palo delgado y flexible que sirve para azotar. Mutikuak! Etortzen banok orra zibitta bat artuta.../ Aintxiñan maistruak zibittia eruan eraitte zotsen umiei, gero erak joteko./ Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don. Zumezkoa edo urritzezkoa izan ohi da. Ik. zígor.
zíburu. 1. zíburu, zíburua. (a). izena. Columpio. Aitta, guazen ziburuan ibiltzera. Kolunpixo esaten hasita dago gaurko haur eta guraso asko. Sin. txintxaun. 2. zíburu, zíburua. (d). "Especie de puente de madera para pasar la alambrada del seto." (Izag Oñ).