Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zestéro
zíar
zíar. 1. ziar. (a). posposizioa. Zehar. Zeharkatzen den lekua zehatz markatzen denean: NUNDIK ZIAR. Barrenkaletik ziar pasau die korredoriak. Bestela NUN ZIAR. Kalian ziar ibilliko da aura. Denbora ere bai. Zenbat txikito eraten ete dau egunian ziar. órtik zíar. 1. ortik ziar. (b). adberbioa. Hortik zehar.   Por ahí. Ortik ziar juaten da Elusura. 2. ortik ziar. (b). Nonbait, auskalo non, edonon. Andra koittaua etxian da bera berriz jaun ortik ziar. Kanpolarrosa majua don ori./ Joan ari ortik ziar! 2. ziar, ziarra. izena. Zeharra, mendi magala, aldapan dagoen paraje luze eta zabala. Azkonabittako ziar baten dauke munteixa. Leku-izenetan batez ere: Arantzeta-ziarra, Isusi-ziarra, Larrabil-ziarra (Elgetako toponimoak). 3. ziar, ziarra. izena. (Antzuola) "Jipoia. Ta gero obatu jaue orri, sorgiñorri, ta emon jaue ziarra." (Lar Antz).
ziar-begiratu, ziar-begiratúa. (d). izena. Zeharka egindako begiratua. Ziar-begiratu bat bota jostak dardaraz jartzeko modukua. Ik. begirákuna, -e.
ziarbide, ziarbidia. (c). izena. (Oñati) "Camino que sube en zig-zag" (Izag Oñ).
ziár-étzinka. (d). adberbioa. Zehar-etzanka.   Apoyado Ziarretzinka orri; ola baztarren baten kontra, arbolian kontra baldin badago: “ziarretzinka jarritta euzki-epela artzen majo dago ori”. Don. ziár-étzinka jarri. Apoiatu.
zíarka. 1. ziarka. (c). adberbioa. Zeharka, zeharretara.   De lado, de través, ladeando, en zig-zag. Ziarka-ziarka eruan giñuan kutxia tatarras./ Zuzenian jatxi biarrian ziarka jetxi giñuan aldapia. Sin. trábesetara, zíarretara. 2. ziarka. (b). adberbioa. Zeharka, ez modu zuzenean. Irudizkoetan, batik bat. Eztau garbi esan baiña ziarka bai./ Kontuz orrekin ziarka begiratzen dau ta.
ziárrari, ziárrarixa. (d). izena. Zeharraria, oihalaren bilbea osatzen duten zeharkako hariak.   Trama. Au zan subilla eta atzetik zetozen beste olako subill aundi batetik arixak, eta gaiñera emen ziarrarixak sartu. Josu. Zeharraria anezkak eramaten zuen alde batetik bestera, zutarien artetik. Ik. zutari.
zíarretara. (b). adberbioa. Zeharretara, zeharka, trabesetara.   De lado, de través, ladeando, en zigzag. Lenengo jo zuzen gora ta gero ziarretara./ Zuzenian igo biarrian ziarretara jo ezkero gutxiao kantsatzen da. Oinez goazenean eta aldapa handia denean ziarretara igotzea komeni izaten da. Sin. trábesetara, ziarka. Ik. zuzenían joan, zuzen.