Hiztegia
zézentxo, zézentxua. (c). izena. Zezen txikia, jaietan eta jareiten dena. Gero egon zien zezentxuak pe bai; zezenak, aixkora-jokua, arri-jasotziak... Hil.
zezentxo bat einda egon. (b). esapidea. Oso indartsu egon gazte bat. Zezentxo bat eindda dago zuen Mikel.
zezíña, zeziñía. (c). izena. Gatza emandako haragia; hemen ardiarena ia bakarrik. Cecina, carne salada. Aintxiñan, besteik etxeuan da, makiña bat zeziña jandakuak gaittuk, ez gozo-gozua dalako baiña.
zíar. 1. ziar. (a). posposizioa. Zehar.
Zeharkatzen den lekua zehatz markatzen denean: NUNDIK ZIAR. Barrenkaletik ziar pasau die korredoriak. Bestela NUN ZIAR. Kalian ziar ibilliko da aura. Denbora ere bai. Zenbat txikito eraten ete dau egunian ziar. órtik zíar. 1. ortik ziar. (b). adberbioa. Hortik zehar. Por ahí.
Ortik ziar juaten da Elusura. 2. ortik ziar. (b). Nonbait, auskalo non, edonon. Andra koittaua etxian da bera berriz jaun ortik ziar. Kanpolarrosa majua don ori./ Joan ari ortik ziar!
2. ziar, ziarra. izena. Zeharra, mendi magala, aldapan dagoen paraje luze eta zabala. Azkonabittako ziar baten dauke munteixa. Leku-izenetan batez ere: Arantzeta-ziarra, Isusi-ziarra, Larrabil-ziarra (Elgetako toponimoak). 3. ziar, ziarra. izena. (Antzuola) "Jipoia. Ta gero obatu jaue orri, sorgiñorri, ta emon jaue ziarra." (Lar Antz).
ziar-begiratu, ziar-begiratúa. (d). izena. Zeharka egindako begiratua. Ziar-begiratu bat bota jostak dardaraz jartzeko modukua.
Ik. begirákuna, -e.
ziár-étzinka. (d). adberbioa. Zehar-etzanka. Apoyado Ziarretzinka orri; ola baztarren baten kontra, arbolian kontra baldin badago: “ziarretzinka jarritta euzki-epela artzen majo dago ori”. Don.
ziár-étzinka jarri. Apoiatu.