Hiztegia
zelái, zeláixa. (a). izena. Prado. Izagirrek "prado donde se siega la hierba" definitzen du, esparru eta larre hitzetatik bereizteko ziurrenik. Ik. espárru, Josépetako Zelái. zelai laga. (b). aditza. Aurten patatia sartu dou baiña datorren urtian zelai lagako dou. Aurten patatia sartu dou baiña datorren urtian zelai lagako dou.
zelai-perretxiko, zelai-perretxikua. izena. (Eibar) camarophillus pratensis. Higróforo de los prados.
zeláko. 1. zelako, zelakúa. (a). Nolakoa. Galdetzailea. Zelakua da zure etxia?/ Zelako erregalua nai dozu? 2. zeláko. (a). graduatzailea. Zein. Cuán, qué. Zelako luzia dan bide au./ Zelako etxe ederra daukazun./ Zelako urrin dagon Aixkorriko puntia. Aditzak -n amaieran.
Zelako lapiko, alako tapa. esaera. Bakoitzari, dagokiona. Baekian berak nola berba egin. Zelako lapiko, alako tapa. (SM Zirik).
zélebre, zélebria. (b). adjektiboa. Barre eragiten duen pertsona, barregarria. Gracioso, -a, ocurrente. Zuen tio puxkat erandakuan oso zelebria zan. Ik. xélebre.
zelebrekeríxa. 1. zelebrekeríxa, zelebrekerixía. (b). izena. Gauza barregarria. Acción o dicho gracioso. Makiña bat zelebrekerixa einddakuak die Kikio, Txikixa ta konpañia.
2. zelebrekerixa, zelebrekerixía. (c). izena. XELEBREKERIXA. Xelebrekeria, xelebrearen ekintza, fundamentu gabeko gauza, tontakeria. Bueno i, ezidak esan zelebrekerixaik. “
XELEBREKERIXA gutxi entzuten da. Ik. xélebre.
zélula, zélulia. (d). izena. "Cédula personal. Documento que hace unos lustros se obtenía anualmente mediante el pago de un impuesto y servía para acreditar la personalidad. " (M. Moliner). Gero zelulia, etxian, personako zelulia. Pezetia ero errial bi izete i zan bestiena, ta etxeko buruana iru pezeta ero pezeta bi ero, ta aura aguazillak urtian, setienbrian ero, etxez etxe zelulioi partidu ta auraxe kobrau. Hil.
zeméndi, zemendíxa. (d). izena. Azaroa. Noviembre. Garixa, neguan eo, zemendixan erindda eoten zan. JJp. Ia galdua. Orain nobienbre.
zenbáitt. (c). zenbatzailea. Zenbait. Algunos, ciertos. Zenbaittek ikusiko baleu odolostiak zela eitten dien probau be elittuzkek eingo./ Zenbaitt egunetan obe izaten da obetik ez jaiki.
Aditza singularrean.
zénbat. (a). zenbatzailea. Cuanto(s). Zenbat ardi daukazue? . Aditza singularrean gehienetan, baina zenbat etorri die? .
zenbatgure. zenbatzailea. (Leintz) Nahi adina, ugari. Lana zenbatgure egoten ei zan, baiñe dirurik ez. (AA ArrasEus, 233. o.).
zentellak jaurti. (d). esapidea. (Eibar) Haserre, madarikazio batean ibili. Echar centellas. An geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzau ta zenteillak jaurtzen. (SM Zirik)
zéntimo, zéntimua. (a). izena. XÉNTIMO. Céntimo. Arek oinddio be zentimora eruateittu kontuak.
XENTIMO ere bai, halako esaldi adierazkorretan: Etzeban erropatan xentimoik pe gastatzen. Ik. xémeiko.
zentzúdun, zentzudúna. (c). adjektiboa. Zuhurra, arduratsua. Juicioso, -a, responsable. Zentzuduna e, responsablia ero; intelijentiaaittik pe esan leikek paiña ez; responsabliagaittik jeneralian. Klem. Ant. zentzúdun, zentzunéko. Ik. zentzúzko.