Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zárpa. 1. zarpa, zárpia, -ak. (c). izena. Zarpa, garras. 2. zárpa, zárpak. (c). izena. Esku handi eta heltzerakoan min ematen dutenak.   Zarpas. Jode, orrek jauzkak zarpak; orrek ikutzen bosk azurretaraiño sartukosk. Horrelako zenbaitek "Zarpas" ezizena du.
zar pasau, zar pasaue (Aram.).. izena. (Aramaio) Pertsona oso zaharra.
zarpotzu, zarpotzúa. (d). izena. Antzina korta inguruan egon ohi zen txiza-putzua.
zarrámarra. 1. zarrámarra, zarrámarria. (c). izena. ZARRÁPARRA, ZIRRIPARRA. Hondakinak, zakarrak.   Suciedad acarreada por el rio, residuos, etc. Soua goldatzen asi aurretik, errekiak ekarrittako zarramarrak kendu ta bedarra ebai biako da. Pluralean gehiago. Basoa zikintzen duen sasi eta albitzari ere bai. Len garbi zeuan gure basua, baiña oiñ zarramarraz beteta dago. 2. zarramarra. Ik. arrámarra.
zarráparra. 1. zarráparra, zarráparria. (c). izena. ZIRRÍPARRA. Nahaste borrastea, zurrumurru nahasia... Garbiak ez diren gauza edo egoerez esana.   Dícese de situaciones confusas. Santa Luziako ferixan zaldixa, astua, tratoria, ijittua ta zarraparria ugari./ Elizatik etxerakuan andrak auzo guztia astintzen dabe: alakok nobixuai laga ete dotsan, bestia Azkenengo esaldi hau SASIXAN ZARRAPARRIA esanez bukatzen ere entzun dut. Zenbait saltserori "zarraparras" deitu izan zaio. I aiz i zarraparras. 2. zarraparra. Ik. zarrámarra.
zarrapastróso, -a, zarrapastrosúa, -ia.. (c). adjektiboa. Pertsona zikina, gaizki jantzia, arlotea.   Zarrapastroso. -a. Azkenian ainbeste kanbixo eiñ ondoren zeiñekin ezkonduko eta zarrapastroso arekiñ.
zarrára, zarraría. (b). izena. Zirrara.   Estremecimiento, impresión interior. Ilddakua estadu aretan ikusi nebanian demaseko zarraria ein jatan./ Erroman euskal kantak entzutiak egundoko zarraria eitten zostan. Ik. arrára.
zarraskara, zarraskaria. izena. (Antzuola) "Dentera. Janari garratz edo fruta berde bat jaten denean ahoan sentitzen dena. Sagar berde bat jan dot pai eta auan daukat zarraskaria.". (Lar Antz)
zarrastára. 1. zarrastara, zarrastaría. (c). izena. Zaparrada laburra. Euri-zarrastaratxo bat ederto etorriko litzakixok letxuga-landariai. 2. zarrastara, zarrastaría. (c). izena. Txiza-arrastada. Ik. txixa-arrára.
zarrémon, zarremóna. (d). adjektiboa. Zahar emona, zahar itxura duena.   Que aparenta más años de los que tiene. Orrek oinddio irurogei urte be eztauzka, beti izan da zarremona baiña./ Anai-arreba guztiak die zarremonak. Mugatuan ia beti. Ant. gazteémon.
zarta-zárta. (c). onomatopeia. Erraz eta ugari hizketan, egiak nahiz gezurrak (batik bat), arrazoiak nahiz zentzugabekeriak, esaten.   Voz onomatopeica que indica abundancia y facilidad diciendo verdades, mentiras, razones, etc. Gizurrak esateittu arek zarta-zarta. Klem./ Arrazoiak zarta-zarta botaittu. Inoiz entzun daiteke beste testuinguru batzuetan ere: Milla pezetakuak zarta-zarta etara jittuan mai gaiñera. Testuinguru honetan BLASTA-BLASTA da normalagoa.
zartáiñ, zartáiña. (a). izena. Sartén. Zartaiñak lapikuai: alde ortik beltz ori. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). zartaiñ ipurdixa baiño beltzaua izan. Hala esan ohi da gauza oso beltzez, pertsonez, batik bat. Zartaiñ-ipurdixa baiño beltzaua dan kubana batekin ezkondu da.
© Jaione Isazelaia
zartáiñ-ipúrdi, zartáiñ-ipúrdixa. (c). izena. . daucus carota. Zanahoria silvestre. Millu edo anis bedar deitzen zaion landarearen antzekoa da, unbeliferen familiakoa, baina ez du haren usain berezia. Ona omen da odola garbitzeko, libratzeko eta urdailerako. Baita erreuma dutenentzat ere. Sin. san juán lora.
zartaiñéko, zartaiñekúa. (b). izena. Zartaginean prestatutako janaria. Gabetan beti zartaiñekua afaltzen dou.
zartákor, zartákorra. (d). adjektiboa. Erraz zartatzen dena.   Lo que se resquebraja fácilmente. Gaztai klase batzuk oso zartakorrak izateittuk./ Keixia zartakorra izeten da. Zartakorra esaten jako brintzatu eitten dalako sikuan. Don. Sin. pitzákor. Ik. zartíau.
zartára. 1. zartára, zartaría. (a). izena. Zartada.   Golpe. Zartara edarra artu dau arbolatik jausitta. Sin. zartatéko. zartárak bota. (c). esapidea. Disparateak, gauza sinesgaitzak esan. Arek pe, muturra puxkat berotutakuan zartara galantak botatze jittuk. zartaría euki. (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoro samartuta egon. Orrek zartara demasa jaukak. Ik. takaría euki, arrikara, ikutu. 2. zartara, zartaria. izena. (Eibar) Grieta, quebradura.
zartatéko, zartatekúa. (b). izena. Zartada.   Golpe. Nik artu najuan zartatekua. Sin. zartára.