Hiztegia
zárba, zarbía. izena. (Arrasate) Zerba. Acelga. Bergaran "azelga" esaten bada ere, baserritarrek ezagutzen dute hitza, batik bat Arrasateko azokara joan izan direnak. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei. Sin. azélga.
zardáde, zardadía. (d). izena. Zahartasuna. Edadia bakarrik ez, zardadia daukagu guk./ Zardadez il zuan.
ZARDADEZ IL: morir de viejo. zardadez il: morir de viejo. ZARDADEZ IL. ZARDADEZ IL: morir de viejo.
zaregin, zaregiña. izena. (Eibar) "Zumitza lantzen dabena, eta gehixenbat zariak eta otarrak egitten dittuana. Zesto batzuk eitten zittuen zaregiñak, baiña ez juen nahi izaten urritxa, txarra dok zumitza eitteko-eta." (SB Eibetno).
Sin. otzaragin, zestéro.
zárpa. 1. zarpa, zárpia, -ak. (c). izena. Zarpa, garras. 2. zárpa, zárpak. (c). izena. Esku handi eta heltzerakoan min ematen dutenak. Zarpas. Jode, orrek jauzkak zarpak; orrek ikutzen bosk azurretaraiño sartukosk. Horrelako zenbaitek "Zarpas" ezizena du.
zarrámarra. 1. zarrámarra, zarrámarria. (c). izena. ZARRÁPARRA, ZIRRIPARRA. Hondakinak, zakarrak. Suciedad acarreada por el rio, residuos, etc. Soua goldatzen asi aurretik, errekiak ekarrittako zarramarrak kendu ta bedarra ebai biako da.
Pluralean gehiago. Basoa zikintzen duen sasi eta albitzari ere bai. Len garbi zeuan gure basua, baiña oiñ zarramarraz beteta dago. 2. zarramarra. Ik. arrámarra.
zarráparra. 1. zarráparra, zarráparria. (c). izena. ZIRRÍPARRA. Nahaste borrastea, zurrumurru nahasia... Garbiak ez diren gauza edo egoerez esana. Dícese de situaciones confusas. Santa Luziako ferixan zaldixa, astua, tratoria, ijittua ta zarraparria ugari./ Elizatik etxerakuan andrak auzo guztia astintzen dabe: alakok nobixuai laga ete dotsan, bestia Azkenengo esaldi hau SASIXAN ZARRAPARRIA esanez bukatzen ere entzun dut. Zenbait saltserori "zarraparras" deitu izan zaio. I aiz i zarraparras. 2. zarraparra. Ik. zarrámarra.
zarrapastróso, -a, zarrapastrosúa, -ia.. (c). adjektiboa. Pertsona zikina, gaizki jantzia, arlotea. Zarrapastroso. -a. Azkenian ainbeste kanbixo eiñ ondoren zeiñekin ezkonduko eta zarrapastroso arekiñ.
zarrára, zarraría. (b). izena. Zirrara. Estremecimiento, impresión interior. Ilddakua estadu aretan ikusi nebanian demaseko zarraria ein jatan./ Erroman euskal kantak entzutiak egundoko zarraria eitten zostan.
Ik. arrára.
zarraskara, zarraskaria. izena. (Antzuola) "Dentera. Janari garratz edo fruta berde bat jaten denean ahoan sentitzen dena. Sagar berde bat jan dot pai eta auan daukat zarraskaria.". (Lar Antz)
zarrastára. 1. zarrastara, zarrastaría. (c). izena. Zaparrada laburra. Euri-zarrastaratxo bat ederto etorriko litzakixok letxuga-landariai.
2. zarrastara, zarrastaría. (c). izena. Txiza-arrastada. Ik. txixa-arrára.
zarrémon, zarremóna. (d). adjektiboa. Zahar emona, zahar itxura duena. Que aparenta más años de los que tiene. Orrek oinddio irurogei urte be eztauzka, beti izan da zarremona baiña./ Anai-arreba guztiak die zarremonak. Mugatuan ia beti. Ant. gazteémon.
zarta-zárta. (c). onomatopeia. Erraz eta ugari hizketan, egiak nahiz gezurrak (batik bat), arrazoiak nahiz zentzugabekeriak, esaten. Voz onomatopeica que indica abundancia y facilidad diciendo verdades, mentiras, razones, etc. Gizurrak esateittu arek zarta-zarta. Klem./ Arrazoiak zarta-zarta botaittu. Inoiz entzun daiteke beste testuinguru batzuetan ere: Milla pezetakuak zarta-zarta etara jittuan mai gaiñera. Testuinguru honetan BLASTA-BLASTA da normalagoa.
zartáiñ, zartáiña. (a). izena. Sartén.
Zartaiñak lapikuai: alde ortik beltz ori. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
zartaiñ ipurdixa baiño beltzaua izan. Hala esan ohi da gauza oso beltzez, pertsonez, batik bat.
Zartaiñ-ipurdixa baiño beltzaua dan kubana batekin ezkondu da.
zartáiñ-ipúrdi, zartáiñ-ipúrdixa. (c). izena. . daucus carota. Zanahoria silvestre. Millu edo anis bedar deitzen zaion landarearen antzekoa da, unbeliferen familiakoa, baina ez du haren usain berezia. Ona omen da odola garbitzeko, libratzeko eta urdailerako. Baita erreuma dutenentzat ere. Sin. san juán lora.