Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zara, zaria. izena. (Eibar) Zumezko saski handia.
zarági, zaragíxa. (b). izena. Zahagia.   Odre, pellejo. Len ardaua zaragittan erabiltzen zan.
zaráta, zaratía. (a). izena. Ruido, grito. Oso generikoa eta erabilia. zarata txarra euki. (c). esapidea. Zurrumurru txarrak ibili. Fabrika orrek zarata txarra dauka (gaizki ote doan edo). zaratak etára. (b). aditza. Hacer ruido, gritar. Mesedez eta faborez, ezizu zarataik etara.
zarátaka. (a). adberbioa. Gritando, chillando. Etxera aillegau orduko ama zarataka asi jat./ Zarataka dabitz umiak.
zaratátsu, zaratatsúa. (b). adjektiboa. Zarata asko ateratzen duen pertsona edo gauza.   Ruidoso, -a. Gure frigorifikua oso zaratatsua da./ Aura dan zaratatsuakin laster topaukok. Ik. zaratóso.
zaratóso, zaratosúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Zaratatsua. Pertsonez bakarrik.   Ruidoso, -a, bulloso, -a; se dice solamente de las personas. Atzo ire lagun zaratoso batekin juntau nitzuan. Ik. zaratátsu.
zárba, zarbía. izena. (Arrasate) Zerba.   Acelga. Bergaran "azelga" esaten bada ere, baserritarrek ezagutzen dute hitza, batik bat Arrasateko azokara joan izan direnak. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei. Sin. azélga.
zardáde, zardadía. (d). izena. Zahartasuna. Edadia bakarrik ez, zardadia daukagu guk./ Zardadez il zuan. ZARDADEZ IL: morir de viejo. zardadez il: morir de viejo. ZARDADEZ IL. ZARDADEZ IL: morir de viejo.
zardai, zardaixa. "Gaztainak botatzeko makila luzia." (SB Eibetno). Ik. karakote, aga.
zaregin, zaregiña. izena. (Eibar) "Zumitza lantzen dabena, eta gehixenbat zariak eta otarrak egitten dittuana. Zesto batzuk eitten zittuen zaregiñak, baiña ez juen nahi izaten urritxa, txarra dok zumitza eitteko-eta." (SB Eibetno). Sin. otzaragin, zestéro.
zárpa. 1. zarpa, zárpia, -ak. (c). izena. Zarpa, garras. 2. zárpa, zárpak. (c). izena. Esku handi eta heltzerakoan min ematen dutenak.   Zarpas. Jode, orrek jauzkak zarpak; orrek ikutzen bosk azurretaraiño sartukosk. Horrelako zenbaitek "Zarpas" ezizena du.
zar pasau, zar pasaue (Aram.).. izena. (Aramaio) Pertsona oso zaharra.
zarpotzu, zarpotzúa. (d). izena. Antzina korta inguruan egon ohi zen txiza-putzua.
zarrámarra. 1. zarrámarra, zarrámarria. (c). izena. ZARRÁPARRA, ZIRRIPARRA. Hondakinak, zakarrak.   Suciedad acarreada por el rio, residuos, etc. Soua goldatzen asi aurretik, errekiak ekarrittako zarramarrak kendu ta bedarra ebai biako da. Pluralean gehiago. Basoa zikintzen duen sasi eta albitzari ere bai. Len garbi zeuan gure basua, baiña oiñ zarramarraz beteta dago. 2. zarramarra. Ik. arrámarra.
zarráparra. 1. zarráparra, zarráparria. (c). izena. ZIRRÍPARRA. Nahaste borrastea, zurrumurru nahasia... Garbiak ez diren gauza edo egoerez esana.   Dícese de situaciones confusas. Santa Luziako ferixan zaldixa, astua, tratoria, ijittua ta zarraparria ugari./ Elizatik etxerakuan andrak auzo guztia astintzen dabe: alakok nobixuai laga ete dotsan, bestia Azkenengo esaldi hau SASIXAN ZARRAPARRIA esanez bukatzen ere entzun dut. Zenbait saltserori "zarraparras" deitu izan zaio. I aiz i zarraparras. 2. zarraparra. Ik. zarrámarra.
zarrapastróso, -a, zarrapastrosúa, -ia.. (c). adjektiboa. Pertsona zikina, gaizki jantzia, arlotea.   Zarrapastroso. -a. Azkenian ainbeste kanbixo eiñ ondoren zeiñekin ezkonduko eta zarrapastroso arekiñ.
zarrára, zarraría. (b). izena. Zirrara.   Estremecimiento, impresión interior. Ilddakua estadu aretan ikusi nebanian demaseko zarraria ein jatan./ Erroman euskal kantak entzutiak egundoko zarraria eitten zostan. Ik. arrára.
zarraskara, zarraskaria. izena. (Antzuola) "Dentera. Janari garratz edo fruta berde bat jaten denean ahoan sentitzen dena. Sagar berde bat jan dot pai eta auan daukat zarraskaria.". (Lar Antz)