Hiztegia
zapáta-zárka. (d). adberbioa. ZAPATILLA-ZARKA, ABARKETA-ZARKA. Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena. Antigua versión del juego de la zapatilla. ZAPATA ZARKA IBILLI, batik bat. Ik. erlé-bátze, érronda.
zapatéro. 1. zapatero, zapaterúa. (a). izena. Zapatero. Ik. zapatári. 2. zapatero, zapaterúa. (b). izena. Errekako ur gainean ibiltzen den zomorro hankaluzea. Zapatero. 3. zapatéro geldíttu. (b). esapidea. Kartetan, pasada bakar bat ere egin gabe geratu, edota punturik gabe. En los naipes, no hacer ninguna baza o ningún tanto. Oingo pasaran uste dot zapatero geldittu biotela.