Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zakártu
záltai
záltai, záltaixa. (a). izena. ZALTEI. Ikuilua.   Cuadra. Ama zaltaixan dabill ganau-gobernuak eitten. Etim.: zaldi+ari, agian (Ik. atari), edo zaldi+tegi. Sin. korta (Ub.), ittoi (Oñ., Lein.). Ik. átai, kórta.
záma, zamía. (d). izena. Gurdiari edo lerari atzean lotu ohi zitzaizkion arbola adarrak, lehenaz gain, haren gainean belarra, garoa edo edozer garraiatu ahal izateko.   Especie de narria improvisada que se hace de ramas de árbol y se ata al carro o a la narria para poder acarrear más. Leriai guk ipintzen gontsan, atzeko ezpatan sartu adar batzuk, katiau, eta gero bedarra geixao ekartzeko. Aura zamia. Klem. Garraiatzeaz gain, aldapa handietan gurdia frenatzea da zamaren beste eginkizuna.
zámar. 1. zamar, zamárra. (c). izena. Errementariek erabiltzen zuten larruzko mantala. Lenenguan bai zamarra, baiña gero bonbatxuak erabiltzen giñuzen. Eus. 2. zamar. Ik. sámar.
zamau. 1. zamau, zamaua. izena. (Eibar) Mantel. Platerak ipiñi baiño len, jarrizu zamaua. (AAG Eibes). 2. zamau, zamaua. izena. (Eibar) Sukaldeko esku-trapua. Sikatizuz eskuok zamauakin. (AAG Eibes)
zan, zána. 1. zan, zana. (a). izena. Zaina.   Vena. Zanak ebai dittu. 2. zan, zana. izena. (Eibar) "Punzón muy fino, nervio." (SB Eibetno). zan-oker, zan-okerra. izena. (Eibar) "Damaskinatuan, sonbriauan erabiltzen dan puntzoia, arku formako punta dabena." (SB Eibetno) zan-zuzen, zan-zuzena. izena. (Eibar) "Trazador recto.   Damaskinatuan, sonbriauan, formak emoteko erabiltzen dan puntzoia, punta zuzena dabena." (SB Eibetno). 3. zan, zana. izena. "Vena de agua, beta subterránea." (SB Eibetno).