Hiztegia
zálga. Indarra. 1. zalga, zalgía. (c). izena. . vicia... sp.. Gari artean hazten den belar txarra. Gariari kiribildu eta igo egiten dio, berau itoaz. Idarraren antzeko lekak izaten ditu. Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau. Don.
2. zalga. Ik. sálga.
záltai, záltaixa. (a). izena. ZALTEI. Ikuilua. Cuadra. Ama zaltaixan dabill ganau-gobernuak eitten. Etim.: zaldi+ari, agian (Ik. atari), edo zaldi+tegi. Sin. korta (Ub.), ittoi (Oñ., Lein.). Ik. átai, kórta.
záma, zamía. (d). izena. Gurdiari edo lerari atzean lotu ohi zitzaizkion arbola adarrak, lehenaz gain, haren gainean belarra, garoa edo edozer garraiatu ahal izateko. Especie de narria improvisada que se hace de ramas de árbol y se ata al carro o a la narria para poder acarrear más. Leriai guk ipintzen gontsan, atzeko ezpatan sartu adar batzuk, katiau, eta gero bedarra geixao ekartzeko. Aura zamia. Klem. Garraiatzeaz gain, aldapa handietan gurdia frenatzea da zamaren beste eginkizuna.