Hiztegia
zakárrontzi. 1. zakárrontzi, zakárrontzixa. (d). izena. Zakarrak botatzeko ontzia. Recipiente donde se arrojan los despojos. Zakarrontzixa... erabili bai. Zeoze zikiñak zertzeko ero...; banasta ero, zikiñak ara botatzeko ero, olako zeoze. Klem. Ez da ontzi konkretu bat. Edozein, momentu hartan zakarrekin erabiliz gero.
2. zakárrontzi, zakárrontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Zakarra, takarra. De modales bruscos. Zakarrontzixa... baldar samarra danian ero, zakarra; biolento samarra danian ero. Klem.
Ik. zakar, -ontzi.
zákill, zakílla. (d). izena. Malatsa, artzaien esne-irabiagailua. Eitte zan korosti makilla batekin; batzuk zakilla be esate otsen. Don.
Igeltseroak masa irabiatzeko makila ere bai. Beste bat zakilla izaten zan ieltseruak masia itteko ganbelan, bota ura, gero igeltsua. Zakilla ari be esaten jakon. Don. Gizonen organoari, txistu, txilibitu... Zakil ere bai gaur egun. Ik. malatx, txilíbittu.