Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
xinporna
zábuka
zábuka. (d). adberbioa. Burukadak emanez loguragatik edo.   Dando cabezadas de sueño. Zabuka... balantzaka. Balantzaka edo estropozuka adierazteko ere badirudi erabiltzen zutela lehengo zaharrek, baina gaurkoek aipaturiko bi hitz horiek esaten dituzte, eta zabuka, berriz, burukadez, eta oso gutxitan. Ik. lokábika.
zádor, zadórra. (d). izena. Errekak ekarritako orbela eta abar, presetan eta geratutakoa, ongarritzat erabili ohi zena.   Limo, lígamo. Lenao presetara-ta orbela etortzen zuan, aura zadorra. Orbela geratu presan, usteldu, eta gero soorako eruaten zuan. Don. Hemendik ote dator Arabako ibaiaren izena? Beste lekuko batek diosku azpigarritarako orbelari ere ZADOR esaten zitzaiola. Ik. lurrústel, záborra.
© Ezazaguna
zagáztarro, sagáztarrua. (c). izena. ZARAZTARRO, KARRAZTARRO. turdus viscivorus. Neguan agertzen den txoria, birigarroa baino handixeagoa. Zorzal charlo Bi zozo ta iru sagastarro arrapaittut.
zái, záixa. (c). izena. Gari-azala, pentsutarako erabilia.   Salvado. Artiriña ta zaixa emun ganauei. Bi mota daude, zai-zabala eta zai-birriña edo birzaixa.
zai-bírriñ, zai-birríña. (c). izena. Zahi xehea.   Salvado menudo. Zai-zabala ta zai-birriña, bixak erabiltzen die pentsutarako./ Baiak lelengo zai-zabala botatzen eban, urrengo birriña, ta urrengo semolia. Aniz. Sin. birzái. Ik. basíllora, zai-zábal.