Hiztegia
ximel. ZIMEL. ZIMEL ere bai, nahiz eta gutxiago. 1. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. "Entre verde y seco, hablando de plantas. " (Azkue). Gaztaiña edo sagar ximelak: ximurtzen hasiak daudenak. Zutik dauden landareak IGARTU egiten dira eta ez XIMELDU. 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza.
xímur. ZIMUR. 1. ximur, ximúrra. (a). izena. Arruga. Zineko artistak egundokuak eitteittue arpegiko ximurrak kentzearren. Ik. ximúrruna. 2. ximur, ximúrra. (a). adjektiboa. Arrugado, -a. Zelako arpegi ximurra daukazun./ Nora zoiaz praka ximurrekin.
sagar erria baiño zimurragua. esapidea. (Eibar) Oso zimurra. Sagar erria baiño zimurragua arpegixa. (AAG Eibes).
3. ximur, ximúrra. (b). adjektiboa. Zekena. Tacaño, -a, roñoso, -a. Gorantziaik pe eleukek emungo ximur orrek alakuorrek.
Sin. zéken, siku.
xinporna, xinpornia. adjektiboa. (Antzuola) "Emakume zitala edo jenio txarrekoa. Utsaatik eta putzaatik asarretzen da, Mari xinporna edarra da ori!" (Lar Antz).
xiplara, xiplaria. izena. (Antzuola) "Reproche. Beti xiplara baten dabil./ Arek bota zotsan xiplaria./ Ointxe be xiplaran esan doztazu. (Lar Antz)
Gaztelerazko 'con coña' esanahia ere hartzen du." (Lar Antz).
xípu. (d). adberbioa. En celo la gata. Katuana xipu. Katuak xipu dare. Udaberrixan katuak xipu. Don.
Ik. arkéra, ígel egon, uméske, altan egon.
xirrita. (Gatzaga, Leintz) "Juego consistente en poner dos alfileres en el suelo y tratar de montar uno sobre el otro con la ayuda de un tercero." (Aran Gatz).
-xka. (a). atzizkia. XKARA. Kolore horretarantz jotzen duena: gorrixka, gorrixkara, berdexka, berdexkara... ZURI eta ORI hitzekin berriz, zurixka, zurika, orixka, orika... Ik. orika, zuríka.
zábal. 1. zabal, zabála. (a). adjektiboa. Ancho, -a. Zure autuak errubera zabalak dauzka.
zábaletara. (c). adberbioa. A lo ancho. Luzetara ala zabaletara ebaikot tela au?/ Bokadillua filarmonikian moduan zabaletara artu ta marra-marra ziarduan. Ant. lúzetara. 2. zabal. (b). adberbioa. Zabalik. Abierto. Begixak zabal eukizu./ Besuak zabal artu giñuzen. Zabalik esaten da normalean, eta zabal noiz edo noiz eta goikoaren antzeko testuinguruetan bakarrik.
zabal artu. (c). esapidea. Lasai, patxadaz hartu. Asieria eztok erreza izango, baiña ik zabal artu, eztok ainbesterako ta.
zabal bizi. esapidea. patxadaz bizi. zabal-zabal. (b). adberbioa. Oso zabalik. Bentanak zabal-zabal eindda lagaittuzu. 3. zabal, zabala. (c). izena. Leku lau eta zabala. Toponimoetan ia bakarrik. Goimendi-Galdaramiño inguruan eitten genduan perretxikotan. Inguru horretan Beizuko-zabala eta Buztingorri-zabala dittuk onenak.
(SB Eibetno).
zabáldu. 1. zabaldu. (a). da-du aditza. Abrir(se). Ant. eregi. ántzu, antzúa. (c). adjektiboa. Umerik egiten eta esnerik ematen ez duen aberea edo pertsona. Antzutasuna pasakorra edo betirakoa izan daiteke. Estéril. Animal o persona que no pare y no da leche. Ardi antzuak aparte dauzkau./ Bei ori antzua da eta okelara saldu biakou./ Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. Pertsonei buruz erreparoz erabiltzen da.
ántzu egon. (d). Antzutasun egoeran egon. Baita, aberea ernari ez egon estali berria izan arren. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: “ernai dago ero antzu dago”. Don. Ik. ernári, bueltau. 2. zabaldu. (b). du aditza. Esparcir, extender. Satsak zabaltzen diardu Julianek./ Oso zabalduta dago erderaz eitteko joeria.
3. zabaldu. (b). du aditza. Ensanchar. Sukaldia oso estua da ta zabaldu ein biou.