Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
xestroso
zabáldu
xestroso, xestrosua. (d). adjektiboa. XESTRERO. Istiluzalea, apostuzalea, drogosoa. Sin. drogóso.
ximel. ZIMEL. ZIMEL ere bai, nahiz eta gutxiago. 1. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. "Entre verde y seco, hablando de plantas.  " (Azkue). Gaztaiña edo sagar ximelak: ximurtzen hasiak daudenak. Zutik dauden landareak IGARTU egiten dira eta ez XIMELDU. 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza.
ximéldu. (c). da aditza. ZIMELDU. Zimeldu, zimel bihurtu.
xímur. ZIMUR. 1. ximur, ximúrra. (a). izena. Arruga. Zineko artistak egundokuak eitteittue arpegiko ximurrak kentzearren. Ik. ximúrruna. 2. ximur, ximúrra. (a). adjektiboa. Arrugado, -a. Zelako arpegi ximurra daukazun./ Nora zoiaz praka ximurrekin. sagar erria baiño zimurragua. esapidea. (Eibar) Oso zimurra. Sagar erria baiño zimurragua arpegixa. (AAG Eibes). 3. ximur, ximúrra. (b). adjektiboa. Zekena.   Tacaño, -a, roñoso, -a. Gorantziaik pe eleukek emungo ximur orrek alakuorrek. Sin. zéken, siku.
ximúrruna, ximúrrunia. (c). izena. Zimur unea.   Arruga, zona con arrugas. Ik. ximur.
ximúrtu. (a). da-du aditza. ZIMURTU. Arrugar(se). Praka zuri orrek belaxe ximurtzen die.
xinporna, xinpornia. adjektiboa. (Antzuola) "Emakume zitala edo jenio txarrekoa. Utsaatik eta putzaatik asarretzen da, Mari xinporna edarra da ori!" (Lar Antz).
xiplara, xiplaria. izena. (Antzuola) "Reproche. Beti xiplara baten dabil./ Arek bota zotsan xiplaria./ Ointxe be xiplaran esan doztazu. (Lar Antz) Gaztelerazko 'con coña' esanahia ere hartzen du." (Lar Antz).
xípu. (d). adberbioa. En celo la gata. Katuana xipu. Katuak xipu dare. Udaberrixan katuak xipu. Don. Ik. arkéra, ígel egon, uméske, altan egon.
xirbistu. XIBRISTU. Ik. txirbíztu.
xirrita. (Gatzaga, Leintz) "Juego consistente en poner dos alfileres en el suelo y tratar de montar uno sobre el otro con la ayuda de un tercero." (Aran Gatz).
Xíxili. (c). Emakume izena.   Cecilia. Andra edarra Olañetako Xixili. Gizonezkoa Xíxilio.
-xka. (a). atzizkia. XKARA. Kolore horretarantz jotzen duena: gorrixka, gorrixkara, berdexka, berdexkara... ZURI eta ORI hitzekin berriz, zurixka, zurika, orixka, orika... Ik. orika, zuríka.
xur, xurra. adjektiboa. (Angiozar, Antzuola) Zekena. Sin. zéken, siku, ximur.
zaar. Ik. zar.
zábal. 1. zabal, zabála. (a). adjektiboa. Ancho, -a. Zure autuak errubera zabalak dauzka. zábaletara. (c). adberbioa. A lo ancho. Luzetara ala zabaletara ebaikot tela au?/ Bokadillua filarmonikian moduan zabaletara artu ta marra-marra ziarduan. Ant. lúzetara. 2. zabal. (b). adberbioa. Zabalik.   Abierto. Begixak zabal eukizu./ Besuak zabal artu giñuzen. Zabalik esaten da normalean, eta zabal noiz edo noiz eta goikoaren antzeko testuinguruetan bakarrik. zabal artu. (c). esapidea. Lasai, patxadaz hartu. Asieria eztok erreza izango, baiña ik zabal artu, eztok ainbesterako ta. zabal bizi. esapidea. patxadaz bizi. zabal-zabal. (b). adberbioa. Oso zabalik. Bentanak zabal-zabal eindda lagaittuzu. 3. zabal, zabala. (c). izena. Leku lau eta zabala. Toponimoetan ia bakarrik. Goimendi-Galdaramiño inguruan eitten genduan perretxikotan. Inguru horretan Beizuko-zabala eta Buztingorri-zabala dittuk onenak. (SB Eibetno).