Hiztegia
ximel. ZIMEL. ZIMEL ere bai, nahiz eta gutxiago. 1. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. "Entre verde y seco, hablando de plantas. " (Azkue). Gaztaiña edo sagar ximelak: ximurtzen hasiak daudenak. Zutik dauden landareak IGARTU egiten dira eta ez XIMELDU. 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza.
xímur. ZIMUR. 1. ximur, ximúrra. (a). izena. Arruga. Zineko artistak egundokuak eitteittue arpegiko ximurrak kentzearren. Ik. ximúrruna. 2. ximur, ximúrra. (a). adjektiboa. Arrugado, -a. Zelako arpegi ximurra daukazun./ Nora zoiaz praka ximurrekin.
sagar erria baiño zimurragua. esapidea. (Eibar) Oso zimurra. Sagar erria baiño zimurragua arpegixa. (AAG Eibes).
3. ximur, ximúrra. (b). adjektiboa. Zekena. Tacaño, -a, roñoso, -a. Gorantziaik pe eleukek emungo ximur orrek alakuorrek.
Sin. zéken, siku.