Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
útsik
Vespa
Vespa, Vespia. izen propioa. Vespa motorra, oso famatu eta erabilia 1955-1980 bitartean. Zera zion esaerak: "El que tiene Vespa tiene neska".
xapi!. (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena.   Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik! Don.ri plazentziarren gertakizun bat gogoratu zaio hitz honetaz aritzerakoan. Plazentzian aguriak, jubilauak, zubittik e, an badakik zubixa, betik jentia errekara begira-begira, da batek bajiarduan esaten: —Nere andriak gero e, gu ezkondu giñan inguruan e, etzuan edozein modutakua. —Ez zeran modukua izango zuan— bestiak. —Miss atara juen orduan. —Neuria be bai orduan mis zuan, oiñ xapi esateetsat. Ant. mis-mis.
xaxatu. (b). du aditza. (Leintz) Azuzar. Sin. áxaxa émon.
xe. (Eibar) XEE, ZE (EIB.). 1. xe, xéia. (b). adjektiboa. Xehetua, txiki-txiki egina.   Troceado en trozos muy pequeños. Artaxeia gustora jaten dabe txalak. xe-xe eiñ. (b). aditza. Xehetu, zati txikiak egin. Patatak xe-xe eiñ ezian eztittu jaten umiak. 2. xe, xéia. (c). adjektiboa. Txikia.   Menudo, -a, pequeño, -a. Eskaillu asko arrapau dou, baiña oso xeia./ Oso xeia dago aurten sagarra. Ant. larri.
xeétu. (a). du aditza. Trocear, hacer pedazos. Xeetuiozu okelia umiai./ Aupa mutill, xeetu pelotia!
xélba, -e, xelbía. (d). adjektiboa. ZELBE. Inorekin amistaderik ez duen pertsonaz, inorengana arrimatzen ez denaz esana.   Se dice de la persona desconfiada y que rehuye a la gente. Ain zan persona xelbia eze, mezia akabau ta etxera bueltatzen zan iñokin berberdi be ein barik. Juan San Martinek "impertinente" esanahia ematen dio: An eban Konejua zelbekeriz uezabari nundik kejak eruango. (SM Zirik).
xélebre, xélebria. (c). adjektiboa. Pertsona arraro edo bereziez esan ohi da. Zentzu despektiboa du. ZELEBRE, ostera, barre eragiten duena da, grazia handia duena.   Persona rara, especial. Tiene matiz despectivo. Pako xelebre samarra izan zan bere denpora guztian. Etzeban ardaorik eraten, animia beltzitzen zebala ta. Ik. zélebre.