Hiztegia
Vespa, Vespia. izen propioa. Vespa motorra, oso famatu eta erabilia 1955-1980 bitartean. Zera zion esaerak: "El que tiene Vespa tiene neska".
xapi!. (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena. Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik! Don.ri plazentziarren gertakizun bat gogoratu zaio hitz honetaz aritzerakoan. Plazentzian aguriak, jubilauak, zubittik e, an badakik zubixa, betik jentia errekara begira-begira, da batek bajiarduan esaten: —Nere andriak gero e, gu ezkondu giñan inguruan e, etzuan edozein modutakua. —Ez zeran modukua izango zuan— bestiak. —Miss atara juen orduan. —Neuria be bai orduan mis zuan, oiñ xapi esateetsat. Ant. mis-mis.
xe. (Eibar) XEE, ZE (EIB.). 1. xe, xéia. (b). adjektiboa. Xehetua, txiki-txiki egina. Troceado en trozos muy pequeños. Artaxeia gustora jaten dabe txalak.
xe-xe eiñ. (b). aditza. Xehetu, zati txikiak egin. Patatak xe-xe eiñ ezian eztittu jaten umiak. 2. xe, xéia. (c). adjektiboa. Txikia. Menudo, -a, pequeño, -a. Eskaillu asko arrapau dou, baiña oso xeia./ Oso xeia dago aurten sagarra. Ant. larri.