Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
uts eiñ
úztau, o
© Jaione Isazelaia
2. úztau, o, úztaua. (b). izena. . rumex sp.. Romaza. Gure ortu eta soroetako belar txarrik ezagunetarikoa. Zuztar luze-luzea izaten du eta ez da erraza ateratzen. Sikatutakoan kolore gorria hartzen du eta hazi mordoa jalgitzen zaio. Klase bat baino gehiago dago, baina antzerakoak dira.
Vespa, Vespia. izen propioa. Vespa motorra, oso famatu eta erabilia 1955-1980 bitartean. Zera zion esaerak: "El que tiene Vespa tiene neska".
xapi!. (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena.   Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik! Don.ri plazentziarren gertakizun bat gogoratu zaio hitz honetaz aritzerakoan. Plazentzian aguriak, jubilauak, zubittik e, an badakik zubixa, betik jentia errekara begira-begira, da batek bajiarduan esaten: —Nere andriak gero e, gu ezkondu giñan inguruan e, etzuan edozein modutakua. —Ez zeran modukua izango zuan— bestiak. —Miss atara juen orduan. —Neuria be bai orduan mis zuan, oiñ xapi esateetsat. Ant. mis-mis.
xaxatu. (b). du aditza. (Leintz) Azuzar. Sin. áxaxa émon.