Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
urriñéko
urtebéte
urriñéko, urriñekúa. (b). izenlaguna. Urrutikoa.   Lejano. Etxeko kontuak konpondu eziñ eta urriñekuak konpondu nai./ Gu urriñeko senidiak ga. Ik. urríñ.
urríttu. (c). da aditza. Gutxitu.   Hacerse escaso, disminuir. Aspaldixan asko urrittu da jentia tabernetan. Ant. ugaríttu. Ik. gutxíttu, murríztu.
urritx baltz, urritx baltza. izena. (Eibar) russula nigricans. Rúsula ennegrecida. (SB Eibetno).
urritx gorri, urritx gorrixa. izena. russula turci. "Urritxen artian asko dira gorrizkarak. Gehixenak jateko balio gitxikuak edo kaltegarrixak.
úrritz.
© Jaione Isazelaia
1. urritz, urrítza. (c). izena. . corylus avellana. Avellano silvestre. Urritza botatzeko setienbria onena. Bestela oiñ botatzen bozu urritza ta ipintzen bozu parrataako, sartuizu ortuan, da babak eldu baiño len ipurdixan tak!, usteldu ta plasta lurrea. Sebas. Txikia denean URRITZ-SASTRAKA ere bai. Irailean botatako urritza parrak egiteko erabiltzen da. Beste edozein sasoitan botatakoa bizkor usteltzen da. Ik. ur árbola, ur.
© Ezezaguna
2. urritz, urritza. (c). izena. . URRITX, URRETX, URRITZPERRETXIKU. russula cyanoxanta. Kolore morea duen perretxiku gozoa. urritx baltz, urritx baltza. izena. (Eibar) russula nigricans. Rúsula ennegrecida. (SB Eibetno). urritx gorri, urritx gorrixa. izena. russula turci. "Urritxen artian asko dira gorrizkarak. Gehixenak jateko balio gitxikuak edo kaltegarrixak.
urritzézko, urritzezkúa. (c). izena. Urritz zurez egina.   De madera de avellano.
urrítz-mákilla, urrítz-mákillia. (c). izena. Ur-arbola ipurdietan edo sasietan sortzen diren makila luze eta zuzenak.   Palo de avellano. Urritz-makilak, parratarako ta akuluak eitteko onenak. Ik. urritz.
urritz-txaráka, urritz-txarakía. (d). izena. URRITZ-TXARA, -ÍA. Jaral de avellanos. Ik. txára, txaraka.
Urrúfiño. (c). Rufino, -a. Mutill ona da Ibargaingo Urrufiño. Ik. .
urrúma, urrumía. (b). izena. URRUMÁRA. Behi-marrosa, sirenotsa, intziri ozena, etab.   Mugido, ruido de sirena, gemido sonoro, etc. Gau guztia urrumaka jardun dabe beixak. Urruma esaten zaio muu normal samarra edo ez ozenegia denean, eta orrua eta makakorroe oso indartsua denean.
urrúsa, urrusía. (c). izena. URRUXA. Txahal edo bildots eme jaio berria. Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “—Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “—Urruxia”. “—Bigantxia orduan”. Bueno, jaio berrixan geixao urruxia, gero bigantxia. Don./ Urrusia ta adarixa izeten dia. Urrusia esaten jako emiai. Luis. Ixko edo adari-ren oposizioan, batik bat. Ik. biáe, bigántxa.
úrsalto. 1. úrsalto, úrsaltua. (c). izena. Urjauzia.   Cascada. Ursalto baten azpixan arrapau giñuan anborraiña. Ik. urjáuzi. 2. úrsalto, úrsaltua. (c). izena. Urjauzi enerjia sortzailea, errota, zerrategiak edo argindar turbinak mugitzekoa, adibidez.   Salto de agua. Oñatin dare ursalto ikusgarrixak, sasoi batian Zerrajerianak izendakuak. Ik. indarrétxe.
ur-sáltsa, ur-saltsía. (d). izena. Ur xehetuz eta esnez egiten den postrea. Ik. intxaur-sáltsa.
ur-sardau, ur-sardaua. "Azkar egindako sardaua, bestia baiño ariñaua, baiña azkar-azkar egitten zana." (SB Eibetno) Basarri guztietan eitten zana, ur-sardaua. Sarakada bat sagar zehetu, ondo jo, barrikan sartu ha, eta urakin bete goraiño. Ik. píttar.
úr-tanta, úr-tantia. (a). izena. Gota de agua.
úrte. 1. urte, urtía. (a). izena. Año. urte onéko égon. (c). esapidea. Gizena egon. Enbarazada dagonian ero, gizendu asko ein ddanian ero, urte oneko dago ori. Klem. urtebigarrengo. adberbioa. URTEBIGARRENGO dio Mertzedesek, "handik bi urtera" zentzuan. Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa. URTEBETEGARRENGO ere esaten da. úrtiak joan da úrtiak etorri. (b). esapidea. Urteak pasatu arren... Urtiak joan da urtiak etorri tta ezta aurrerapideik ikusten. 2. urte, urtía. (b). izena. Urtebetetze eguna.   Día de cumpleaños. Noiz da zure urtia? Nere, zure... urtia. Zenbat urte daukazu? galderari, erdixak eta beste ainbeste erantzun ohi zaio. Sin. urtébetetze égun, egun. urte askotaráko. (b). esapidea. Pertsona bat lehengoz ezagutzen denean -eskua emanez jeneralean- esaten den agur formula. Baita urtebetetze egunean zoriontzekoa ere: Zorionak eta urte askotarako.
Urtébarri egúna. (b). izen propioa. Urtarrilaren 1a. El día de Año Nuevo. Urtebarri egunian Udalaitzen izan giñan. EGUN erantsi gabe ere bai. Etzi da Urtebarri./ Urtebarrittan konbidauak dauzkau. Urte barrixai zoruak pe igarri. (c). esaera. Eguna luzatzen delako.
urtebarrúan. (b). adberbioa. Urte barruan.   Durante el transcurso del año. Aurtengo urtebarruan akabau biar i dabe Plazentziako bariantia.