Hiztegia
ur-sardau, ur-sardaua. "Azkar egindako sardaua, bestia baiño ariñaua, baiña azkar-azkar egitten zana." (SB Eibetno) Basarri guztietan eitten zana, ur-sardaua. Sarakada bat sagar zehetu, ondo jo, barrikan sartu ha, eta urakin bete goraiño. Ik. píttar.
úrte. 1. urte, urtía. (a). izena. Año.
urte onéko égon. (c). esapidea. Gizena egon. Enbarazada dagonian ero, gizendu asko ein ddanian ero, urte oneko dago ori. Klem.
urtebigarrengo. adberbioa. URTEBIGARRENGO dio Mertzedesek, "handik bi urtera" zentzuan.
Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa. URTEBETEGARRENGO ere esaten da. úrtiak joan da úrtiak etorri. (b). esapidea. Urteak pasatu arren... Urtiak joan da urtiak etorri tta ezta aurrerapideik ikusten.
2. urte, urtía. (b). izena. Urtebetetze eguna. Día de cumpleaños. Noiz da zure urtia? Nere, zure... urtia. Zenbat urte daukazu? galderari, erdixak eta beste ainbeste erantzun ohi zaio. Sin. urtébetetze égun, egun. urte askotaráko. (b). esapidea. Pertsona bat lehengoz ezagutzen denean -eskua emanez jeneralean- esaten den agur formula. Baita urtebetetze egunean zoriontzekoa ere: Zorionak eta urte askotarako.