Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
urrétxindor
urrúsa
urrúsa, urrusía. (c). izena. URRUXA. Txahal edo bildots eme jaio berria. Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “—Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “—Urruxia”. “—Bigantxia orduan”. Bueno, jaio berrixan geixao urruxia, gero bigantxia. Don./ Urrusia ta adarixa izeten dia. Urrusia esaten jako emiai. Luis. Ixko edo adari-ren oposizioan, batik bat. Ik. biáe, bigántxa.
úrsalto. 1. úrsalto, úrsaltua. (c). izena. Urjauzia.   Cascada. Ursalto baten azpixan arrapau giñuan anborraiña. Ik. urjáuzi. 2. úrsalto, úrsaltua. (c). izena. Urjauzi enerjia sortzailea, errota, zerrategiak edo argindar turbinak mugitzekoa, adibidez.   Salto de agua. Oñatin dare ursalto ikusgarrixak, sasoi batian Zerrajerianak izendakuak. Ik. indarrétxe.
ur-sáltsa, ur-saltsía. (d). izena. Ur xehetuz eta esnez egiten den postrea. Ik. intxaur-sáltsa.
ur-sardau, ur-sardaua. "Azkar egindako sardaua, bestia baiño ariñaua, baiña azkar-azkar egitten zana." (SB Eibetno) Basarri guztietan eitten zana, ur-sardaua. Sarakada bat sagar zehetu, ondo jo, barrikan sartu ha, eta urakin bete goraiño. Ik. píttar.