Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
urre-orri
urritz-sastraka
urritz-txaráka, urritz-txarakía. (d). izena. URRITZ-TXARA, -ÍA. Jaral de avellanos. Ik. txára, txaraka.
Urrúfiño. (c). Rufino, -a. Mutill ona da Ibargaingo Urrufiño. Ik. .
urrúma, urrumía. (b). izena. URRUMÁRA. Behi-marrosa, sirenotsa, intziri ozena, etab.   Mugido, ruido de sirena, gemido sonoro, etc. Gau guztia urrumaka jardun dabe beixak. Urruma esaten zaio muu normal samarra edo ez ozenegia denean, eta orrua eta makakorroe oso indartsua denean.
urrúsa, urrusía. (c). izena. URRUXA. Txahal edo bildots eme jaio berria. Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “—Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “—Urruxia”. “—Bigantxia orduan”. Bueno, jaio berrixan geixao urruxia, gero bigantxia. Don./ Urrusia ta adarixa izeten dia. Urrusia esaten jako emiai. Luis. Ixko edo adari-ren oposizioan, batik bat. Ik. biáe, bigántxa.