Hiztegia
urkábera, urkáberia. (d). izena. (Oñati) "Sentencia de horca. Urkáberia emon xai: le han dado la sentencia de horca." (Izag Oñ).
urkaméndi, urkamendíxa. (d). izena. URKAMEN (OÑ.). Urkaketa. Ahorcamiento. Hau dio Hilarik Angiolilloren "urkamendixa" kontatzerakoan: Gaur e, baakizu gaur ero biar ze funziño ero ze ikusmira daon Bergaan? "Urkámena merezi: merecer la horca." (Izag Oñ)
urkátu. (b). da-du aditza. Ahorcar(se). Teillatuko abetik urkatu zeban bere burua (edo urkatu zan)./ Turkian oinddio jente asko urkatzen dabe. Ik. bere burúa bóta.
úrki, urkíxa. (b). izena. . betula pubescens. Zurzuria. Abedul. Gaztetan gerriak kolore gorrixka badu ere laster hartzen du bereizgarri nabarmena duen kolore zuria. 10 edo 15 m hartzen ditu eta asko sartu ohi da ibilbide eta jardinetan apaingarri bezala. Mugarri zuhaitza da, agian bere kolore zuriagatik, eta betidanik sartu izan da mugetan. Basoan ere ugari aurki daiteke batean bestean, baina ia ez da geratzen urkidirik. Urkia zotzak egiteko erabiltzen da, eta papera egiteko ere ona omen da hari asko duelako. Piano teklak egiteko ere erabiltzen zen. Ik. úrkiri.