Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
2. ur, úrra. (a). izena. Avellana. Urrak etara dosku ogixa ta ardauakin. ABILLANA beste zerbait da, kakauetea, alegia. Erdaraz ere "hemos comido urras" entzun ohi da. Zuhaitzari berari ur soilik ere bai:Urrera igo dau mutikuak. Baina ur-arbola, normalean. Ik. abíllana.
3. ur. 1. ur, urra. (d). adjektiboa. Hurbilekoa.   Cercano, -a. Ermua eta Eibar erri oso urrak die./ Orrek senide-ur gutxi dauka./ Barrenetxe ta Narbaiza gure auzo-urrak die. Hitza soilik (lehen adibidea) gutxi erabilia, nahiz eta antzina normala izan. Konposatu moduan: senide-ur, auzo-ur, basarri-ur, eta beste banakaren bat, biziago. úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena.   El más cercano. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia. Ant. úrriñen. 2. ur. (a). adberbioa. URRE. Hurbil.   Cerca. Ni zure ur-urrian bizi naiz./ Urretik bota zotsan tirua./ Urrera ondo ikusten dot. Lekuzkoetan bakarrik: urrían, urréko, urrétik, urrera... Ur edo urre ez dira hutsik esaten, errepikapenetan ez bada: UR-URRIAN edo URRE-URRIAN. urrik (emon) be(z). esapidea. Ni mucho menos, ni por asomo. Mindegiak errez irabaziko jotsak Arriai —Bai zera, ezta urrik emon be./ PPk PSOEi etxotsak urrik emon be eingo./ Estu artuko zebalakuan, baiña ezta urrik pe.
urakapiñ, urakapiñak. (c). izena. (Soraluze) Ufalak ibai bazterretan edo erdiko uhartetxoetan uzten dituen hondakinak. Suegurra, batik bat. Erri guztia konturatuta ei zeuan ibai erdi inguruan euan ugarte edo islan bazala egurra, bertan azitakuaz gaiñera ufalak ekarritako urakapiñetan. (SM Zirik)
urak artu. esapidea. Bainuetxera joan. Zestonara joan die urak artzera. Klem.