Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
umáu, umáua. (d). adjektiboa. Gari, izara edo belarrondo artean kontserbatutako frutaz esan ohi da.   Se dice de las frutas conservadas entre trigo, sábanas, heno, etc. Bai, umauak esate jakuek. Len etxauan kamaraik eta zerik eta... —Zela gordetzen ziren? —Gari artian be bai; armaixoko izara artian ero, erropa artian ero, gordetze zittuan, leku batzutan beintzet. Klem./ Sagar umauak jan giñuzen Karnabaletan.
úme, umía. (a). izena. Haurra; aberekumea ere bai.   Niño, -a; también cría de animal. Zenbat ume daukazu?/ Konejuak umiak eittu. Hitz konposatuetan -kuma edo -kume: txakurkuma,-e, konejukuma, -e, fraillekuma, -e, putakuma, -e, etab. Ik. kúma. Lelengua Liliri, bigarrena Margari eta irugarrena sobrari. esaera. (Antzuola) "Lehenengo umea poz handiz hartzen da, bigarrena ez hainbeste, eta hirugarrena..." (Lar Antz). Umiak asi eta nekiak bizi. esaera. "Umeek lan handiak eta ardura handiak ematen dituzte." (Lar Antz). Umiak ume, Inglaterran be ume. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). umé ésperuan egon. (c). esapidea. Haurdun egon. Ik. ésperuan égon. ume gorri. 1. ume gorri, ume gorrixa. izena. Ume jaio berria. 2. ume gorri, ume gorrixa. izena. (Eibar) "Polluelo (txoriarena) recién eclosionado." (SB Eibetno). ume zorri, ume zorrixa. izena. (Eibar) Ume lotsabakoa. Gaur egunian ume zorri guztiak zigarrua auan dabela ibiltzen die kalean. (AAG Eibes). umía azi. (b). aditza. Criar un niño. Berak bakarrik azi zittuan bost umiak. umía eiñ. Abereak umea izan. Katuak umiak eittu. umía éitteko egon. (c). esapidea. Haurdun edo ernari egon. Animaliez zein pertsonez. Biae gaztia umia eitteko dago. Sin. ernari egon. (animaliak), ume esperuan egon (pertsonak). Ik. ernári. umia izan. (a). aditza. UMIA EUKI. Erditu, familia izan. Maikak umia izan —(edo euki)— dau joan dan astian. Sin. euki. Sin. famílixia izan. úmiak eiñ. (c). esapidea. Hacer(se) pedazos. Neskatilliai platera eskutan artzen lagatzen bajatzu laster eingoittu umiak.
umeáldi, umealdíxa. (b). izena. Animaliak umeak egiten ditueneko aldi bakoitza.   Camada. Konejuak urtian bi umealdi ero iru izateittu. Ardien kasuan, baita artaldearen bildots-egite bolada bakoitza. Urte batekuak baiña umealdi diferentetakuak die onek billotxok.
umeastúndu. (d). da aditza. Haurdunaldia oso aurrera euki.   Tener la preñez muy adelantada, el vientre muy hinchado. Apala” umeastunduta dago ta ezingo dou uztartu. Behiez entzun dugu bakarrik. Ik. astúndu.
ume-denpora, ume-denporia. (c). izena. Haurtzaroa. Infancia. Ume-denpora negargarrixa pasautakua da ori.
umégintza, umégintzia. (c). izena. Parto, tanto de personas como de animales. Umegintzia dago etxe ortan; partua dagola./ Umegintzan il zan aura andria be. Klem. Behiena txalgintza. umegiñan. (c). adberbioa. Pariendo. Umegiñan dago ardixa.