Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ubéldu. 1. ubeldu. (d). aditza. Amoratarse. Betondua ubelduta zeukan./ Laster ubelduko jatzu ipurdiko golpia. Beltzittu da erabiliagoa. 2. ubeldu, ubeldúa. (d). izena. Moratón, cardenal. Gorputz guztia ubelduz beteta urten zeban komisarixatik. Beltzittu edo beltzune erabiliagoak dira. Ik. úluna.
Ubera. (a). toponimoa. Bergara eta Elgeta artean dagoen auzoa. Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. Ubera-lau, ubera-laua. (c). toponimoa. Uberako kalea eta ingurua. Ubera-lauan amar bat etxe egongo die.
úbeta, úbetia. (d). izena. Errotako andapararen "konportaren" atea.   La compuerta del depósito del molino. Ubetia. Errotan bertan graduau eitten jaue geixao emun ero gutxiao emun ero, ero arrixa gelditzeko. Ubetia izengo zan ba. Don. Etim.: ur+ate, beharbada. Ik. kónporta.
úda, udía. (a). izena. Verano.
udabárri, udabarríxa. (a). izena. Primavera.
udaguen, udaguena. izena. (Eibar) "Udazkena. Baserrietan kalean baino gehiago erabiltzen da berba hau." (AAG Eibes).
udalora, udaloria. izena. . (Eibar) primula vulgaris. Primula, vellorita.