Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txomin bedar
txorímalo
txorímalo. komentario 1 1. txorímalo, txorímalua. (b). izena. Espantapájaros. Txorimaluan galtzarpian apixia ein ddabe txorixak. 2. txorimalo, txorimalua. (a). izena. (Oñati) Herriko jaietan zerri-puxika batekin haurrak jotzen ibili ohi den buruhandia. Cabezudo Sasue batian Oñatiko umeek ondorengo hau kantatzen dute txorimaloak xaxatzeko: «Txorimalo, katamalo, tirikititi, taukiri, zeiñiri, txorimaluari!». 3. txorímalo, txorímalua. (d). izena. "Máscara de carnaval." (Izag Oñ). 4. txorímalo, txorímalua. (b). adjektiboa. Bobo. Abogaua izan arren txorimalua galanta./ Ixilik egon ari txorimaluoi alakuoi.
txorípito, txorípitua. (c). adjektiboa. TOROPITTO, TXOROPITO. Kaskarina, txorimaloa, tontoarroa.   Bobo, casquivano. Buru gutxi eta arro samarra danai esaten jako txoripitua.
txori-ságar, txori sagárra. (d). izena. Baso-sagarra, txoriek jan ohi dutena.   Manzano silvestre.
txorí-tránpa, txorí-tránpia. (c). izena. Cepo para pájaros. Ik. zépo.