Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txixagúra
txondor
Txóonpio. (c). izen propioa. TXORONPIO. Txoronpio edo. Ipuin zaharren bateko pertsonaia, dirudienez. Baten batek gauza "zelebreren" bat egiten badu -burua zeroan moztu, adibidez- zera esan ohi da: Orrek pe Txoonpiona ein jok. Txoonpiok pe bere gustua ein juan. Bietza ipurdixan sartu eta txupatzen ei jeuan. Beraz, TXOONPIONA EI Ik. Fraixkomilíen.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
txópo, txopúa. (b). izena. . populus nigra. Makala.   Chopo. Ibai ondoko lurretan asko landatzen den arbola luzea. Hosto ahul hagindunak eta lore txiki-txikiak ditu. Mintza sendagai bezala erabiltzen da, bai almorranak ixteko, bai umea izandakoan esne jarioa mozteko. Sin. makal. Ik. txopo-karóliñ.
© Jaione Isazelaia
txópoi, txópoixa. (c). izena. Txopodia, makal-saila.   Chopera. Bolintxo txopoixan makiña bat jente egote zuan sasoe baten atsalde pasa.
txopo-karóliñ, txopo-karolíña. (d). izena. populus alba? populus canadiensis?. Makal mota bat. Populus canadiensis, ote? Edo populus alba? (álamo). Etim.: "chopo de Carolina" (EEBB) dirudi. Ik. txópo.