Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txóko. 1. txoko, txokúa. (b). izena. Frontoian, ezkerreko pareta ingurua. Dejada ederrak eittu txokuan. Ik. zóko. 2. txoko, txokúa. (c). izena. Bazterra.   Rincón. Txoko baten botata zeren traste guztiak. 3. txoko, txokúa. (c). izena. Sorlekua, bizilekua, lanlekua, testuinguruaren arabera. Bakoitzak bere txokua maitte dau.
txokólate. 1. txokólate, txokólatia. (a). izena. Chocolate. EITTEKO TXOKOLATIA esaten zaio urtuta hartzen denari. Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika. 2. txokólate, txokólatia. (c). izena. Lokatza (irudizkoa). Zuen etxe aurrian jak txokolatia. 3. txokólate, txokólatia. (c). izena. Nahaste-borrastea. Oinddio gure taillerrian urtengo jok txokolatia. TXOKOLATIA(edo MOROKILLA) urten, gehienbat.