Hiztegia
txitxára, txitxaría. (a). izena. Lombriz. Bi klase egoten dittuk, bata lurtxitxaria, gorrixaua; beste bat egoten dok satsetan, ori izeten dok zurikia. Tamaiñu aundixena gorrixa. Don. Normalean txitxara soilik deitzen zaie, baina adineko baserritarrek bereizten dituzte lurtxitxarak eta sats-txitxarak.
txitxárra, txitxarría. (d). izena. Bergaran, zaharrentzat, urdai edo hirugiarre prejitua. Uberan hirugiarrea, prejitua zein gabea. Tocineta o tocino frito. En Ubera tocineta en general. Irugiarria, baiña urdaixa be prejiduta bajak, erreta, txitxarria. Klem./ Ezta txarra txitxarria ogi bittartian. Galdu samartua, Uberatik kanpo. Ubera mendebalean ez da irugiarre hitza erabiltzen, txitxarra esaten da. Ik. irúgiarre.
txitxerdi, txitxerdixe. izena. (Aramaio) "Hitz-erdi? Txitxerdi bat esatie naikue ra ekitteko ulie artzen." (Orm Aram).