Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txiskero-arri
txítoka
txítoka. (c). adberbioa. Eskolatik etxerakoan egiten zen jolasa, jolasa baino gehiago ia burruka zena. Ikutzen zenion bati eta "txito" esan, eta aintxintxika alde. Besteak atzetik jarraitzen zizun harrapatu eta txito egiteko. Azkenengo egiten zuenak "irabazten" zuen. Inoiz orduak pasatzen genituen txitoka, desohore handia baitzen beste batek txito eginda etxeratzea. Txitoka kriston ekiñaldixak eitte giñuzen eskolatik etxerakuan. Antzuolan PUTXUNKA ere esaten zaio jolas honi. txíto eiñ. (c). Goian azaltzen den ekintza egin. (Ik. txitoka) Urrupaingo Felipek txito ein ddosta. Antzuolan PUTXUN EI
txitxalapur, txitxalapurrak. (c). izena. (Eibar, Soraluze) Hegazti harraparia orokorrean. Sarasuak dio hegazti harrapari guztiendako erabiltzen dela, baina batik bat arraipardoa (Buteo buteo) izendatzeko. Ik. míru, árrai.