Hiztegia
txínga. 1. txínga, txíngia. (b). izena. Argolla de hierro fija a la pared. txingan— eta goiz guztia tabernan kartetan.
2. txinga, txingia. izena. (Antzuola) "Euskaraz egitearren zigor modura ikasleari ematen zitzaion eraztun edo aro modukoa. Azkenengo izaten zuena eskolan geratzen zen zigortuta." (Lar Antz). 3. txinga, txingia. izena. (Antzuola) "Sutarako egurrak txikitzeko erabiltzen zen tresna. Cuña de hierro." Lar Antz).
Txingiakin txeetze giñutzen laberako egurrak ogixa in bi giñuanian.
txingá-erúate, txingá-erúatia. (c). izena. TXINGA-JOKU. Bi pisu esku banatan hartuta atzera eta aurrera eramatean datzan herri kirola.
txíngar, txingárra. (b). izena. Brasa zati bakoitza. Ascua, cada trozo de brasa. Txingarra jausi jatan anka gaiñera. Ik. brása, illínti, txinpárta. txingarra baiño beruaua. (c). esapidea. Oso beroa. Zentzu sexualaz, gehienbat. Txingarra baiño beruaua ei dok neska ori.
txinget. 1. txinget, txingéta. (c). izena. Pestillo. Atiai txingeta emon da etxaburuko atetik urteizu.
Ik. morróillo, pasaéra. 2. txinget, txingeta. (c). izena. Krixketa, atea kanpotik eta barrutik ixteko altzairuzko pieza. Kanpotik izaten dana? Txingeta. Sebas. Sin. kriskéta.
txingorráda, txingorradía. (c). izena. TXINGORRÁRA. Txingor-zaparrada. Granizada. Txingorrada galanta bota zeban atzo atsaldian.
Sin. txingor-zaparrara.
txingorra-mingorra. izena. (Eibar) "Cuatro esquinas. Harrapatze jokua. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Partaidiak batetik bestera pasatzen diran bittartian, katibuak harrapau egin bihar dittu. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu." (SB Eibetno).
txínguan. (d). adberbioa. Hanka bakarka. Sin. anka txuntxurrian. Sin. anka bakarrian. Ik. txándorrika.
txinpárta, txinpartía. (b). izena. Sutan dagoen egurretik, eztanda egitean, sortzen den txingartxoa. Baita argindarrak edo igurtzidurak sortua ere. Chispa.
txinpártak dárixola. (c). esapidea. Oso haserre. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako.
txintxau. (a). aditza. (haur hizkera.) Zirikatu. Enara beti neri txintxatzen ibiltzen da. Berri samarra dirudi.
txíntxe. 1. txíntxe, txíntxia. (c). izena. Zomorro txikia. Chinche. Sin. tximutz. 2. txíntxe, txíntxia. (c). adjektiboa. Norbait gauzak epaitzen oso zorrotza denean, txintxe samarra dela esan ohi da.
txintxílikaixo, txintxílikaixua. (b). izena. (Oñati) "Cosa que está pendiente como la araña de la iglesia." (Izag Oñ).
txíntxiliz. (b). adberbioa. Zintzilik. Colgando. Azur aundi bat zaroian lepotik txintxiliz.
Sin. txíntxilizka. Ik. eségi.
txíntxilizka. (b). adberbioa. TXINTXILIZ, DINDILISKA (LEIN.). Zintzilik. Trolebusetik txintxilizka joaten da jentia. Sin. txíntxiliz. Ik. pitxí lora.