Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tximo iñ
txíngor
txíngor, txingórra. (a). izena. Kazkabarra.   Granizo. Txingorra zuri zeuan goizian.
txingorráda, txingorradía. (c). izena. TXINGORRÁRA. Txingor-zaparrada.   Granizada. Txingorrada galanta bota zeban atzo atsaldian. Sin. txingor-zaparrara.
txingorra-mingorra. izena. (Eibar) "Cuatro esquinas. Harrapatze jokua. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Partaidiak batetik bestera pasatzen diran bittartian, katibuak harrapau egin bihar dittu. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu." (SB Eibetno).
txingor-zaparrara, txingor-zaparraría. (b). izena. Granizada. Sin. txingorráda.
txínguan. (d). adberbioa. Hanka bakarka. Sin. anka txuntxurrian. Sin. anka bakarrian. Ik. txándorrika.
txinpárta, txinpartía. (b). izena. Sutan dagoen egurretik, eztanda egitean, sortzen den txingartxoa. Baita argindarrak edo igurtzidurak sortua ere.   Chispa. txinpártak dárixola. (c). esapidea. Oso haserre. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako.