Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txertáka
txikittu
txikittu. 1. txikittu. (b). du aditza. Xehetu, puskatu.   Romper, despedazar. Baloiakin eskaparate kristala txikittu giñuan. 2. txikittu. (b). da aditza. Txiki bihurtu.   Empequeñecer. Jostunak txikittu ein ddosta prakak.
txiko, txikue. izena. (Leintz) Moxala. Ik. móxal.
txikol, txikola. izena. (Leintz) Txirikila. Ik. txiríkill.
txikote, txikotía. (d). izena. TXIKOTA. Ganaduak ostikoka egin ez zezan hanka lotzeko erabiltzen zen tresna. Uztau bat bere ziriarekin. Txikotía esaten jakon, ganauai ankia jaso, ola sartzen jakon, da amen ziri bat, aurreko ankia doblauta, ostikaka eiñ eztaixen. Txikotía esaten jakuan ari. Ganauai doblatzen jakon ola, ta aro ori sartzen zan; emen ziri bat. Orduan ezin zeban zuzendu, eziñ apoiau lurrian. Eta ari txikotía. Don Ez dakit TXIKOTE ala TXIKOTA den.
txikupleittu. TXIKÚFLAITTU. 1. txikúpleittu, txikúpleittuak. (d). izena. Eztabaida, ika-mika. An ebitzen Miren eta Pello berotuta txikopleittu batian./ Joan zaittezte bixkor itturrira, ainbeste txikuflaittu barik. Gure amak dio aita-jaunak esaten ziela, anai-arrebak uretara zein joan eztabaidan zebiltzanean. Bigarren osagaia "-pleitu" hitza izan daiteke. 2. txikúpleittu, txikúpleittuak. (d). Perifollo? Jesus... eskuz inddakua izango da. Makiña bat txikuflaittu badau beintzet. Gure amari behin entzuna, kolore eta dibuju askoko jertse batez.
txíldor, txildórra. (c). izena. TXELDOR, TXINDOR, TXINTXOR. Begi ondoan sortzen den garautxoa.   Orzuelo. Begixan sarri izate zeban txildorra mutikotan.
txíle, txília. (d). izena. TXILLA. Listón delgado que se clava antes de aplicar el yeso del cielo raso. Suelorrasua ipintzeko lelengo txiliak joste zien./ Txillia esaten zana len suelo rasua-eta eitteko. Oiñ eskaiolia dana ibiltzen da, baiña len dana egurra, txillia. Sebas. Txileen artean zentimetro bateko bitartea uzten da, igeltsua bertan oratuta gera dadin. Bestelakoei, ezkinetan eta ipintzen direnei, listoe. Ik. listura.