Hiztegia
txarol. 1. txarol, txarola. izena. (Eibar) Piezak txarolatzeko taillarra. Pavón. txarola emon. aditza. TXAROLAU. "Pavonar. Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez dein oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia." (SB Eibetno). 2. txarol, txarola. (c). izena. Charol. Txarolezko zapatekin dotore asko joaten giñan Paskuetara.
txaróles, txarolésa. (c). izena. Ganado vacuno de raza charolesa. Bost txal ekarrittu, txarolesak. Ik. umeskétu.
txarráma, txárramia. (c). izena. Cerda con crías. Kortan zeuan txarrama bost umekin. Azen.: txarráma, -ía ere bai.
txarránka, txarrankía, -ak. (c). izena. Txerri hankak; plater ezaguna. Patas de cerdo. Gaur txarrankak dauzkau bazkaltzeko. Pluralean batik bat.
Ik. txarrí-bélarri.
txarrántxa. 1. txarrantxa, txarrantxía. (d). izena. Carda para limpiar y suavizar el lino antes del hilado. Gurian be bazien artaiko aparatuak: txarrantxia. JJp./ Oiñ adornu moduan ikusten die txarrantxak.
Zurezko laukia, burdinazko punta zorrotz, luze eta ugarikoa. Txarrantxaren hortzetan gelditzen zena zen harigai finena. Txarrantxak hanka-leku bat izaten du, hanka bertan sartu eta eusteko. Ik. karda. 2. txarrantxa, txarrantxía. (d). izena. Alanbre eztakaduna. Ik. alánbre-eztáka. 3. txarrantxa, txarrantxia. (d). izena. Etxearen egituran, zurajeak gogortzeko erabiltzen diren besoak. Normalean postetik frontalera botata ikusiko ditugu. Baina andaminoak gogortzeko ere erabiltzen dira. Andamiñua ein da, tak, txarrantxak ipini, da zertze giñuzen. Txarrantxia izaten da josi besua Sin. áspa. Ik. beso, saiets.
txarrárto, txarrartúa. izena. Ale gabeko artaburua (?). Mazorca de maíz al que no se le han formado los granos (?).
txarráska, txarraskía. (d). izena. Txarri aska. Comedero de cerdo, generalmente tallado en piedra. Posturia ein zeben txarraskia bixkarrera jaso baietz eta ezetz.
txárri. 1. txarri, txarríxa. (a). izena. Zerria. Cerdo. Don.k dioskunez, hil bezperan ez omen zaio jaten ematen. Hilberan hil ohi da. Hiltzen zen egunari txarri iltze eguna. Hemen ez da egin izan ospakizun berezirik, txarribodarik, Bizkaia aldean bezala. 2. txarri, txarríxa. (a). adjektiboa. Cerdo, puerco, cochino. I neska bikin da guretako bapez; txarrixa galanta i. Askotan ez da hain iraingarria lagun artean elkarri «txarri» deitzea. Behin baino gehiagotan entzun dugu faboreak horrela eskertzen: Portau aiz txarrixoi, datorren urtian be i etxerako. txárri urdía!. (d). Antzina insulto bezala erabilia. Txarri urdia; gauza zatarra esan bia zanian: txarri urdia! Gaizki esateko. Klem. Klementak ez daki zer esan nahi duen "urdia" hitzak. Bakarrik modu honetan entzun du.
txarri bédar, txarri bedárra. (d). izena. . sanicula europaea. Sanícula. Sin. ur bedar (Eib.). Sin. ur bedar.
txárri urdía!. (d). Antzina insulto bezala erabilia. Txarri urdia; gauza zatarra esan bia zanian: txarri urdia! Gaizki esateko. Klem. Klementak ez daki zer esan nahi duen "urdia" hitzak. Bakarrik modu honetan entzun du.
txarri-ágiñ, txarri-agíña. (c). izena. Beste baten gainetik irteten duen hortz okerra. Diente torcido que sale encima de otro. Ola iñoiz gaiñetik eta urten izan dabe, orrek txarri-agiñak. Klem./ Iñoiz ortzak okerrak izateittuk, ola albotik berai gaiñetik urten beste batek: txarri-agíña ori. Don.
"Letagin" zentzuan esaten duenik ere bada.
txarrí-bélarri, txarrí-bélarrixak. (c). izena. Orejas de cerdo, plato típico de Carnavales. Ondo gertau ezkero gozuak izateittuk txarri-belarrixak eta ankak. Karnabaletan jate zittuan lenao. Tipikua arek eta torradak. Txarrankia be ondo gertau ezkero gozua dok. Klem. Ik. txarránka.
txarrídun, txarridúna. (c). izena. Txerri saltzailea. El que se dedica a la compraventa de cerdos. Gure mutikotan Julen-txarri zan inguru onetako txarriduna.
txarri-égal, txarri-egala(k). izena. Hirugiarrea duen txerriaren alboetako haragi zatia. Egaletan eukitzen jok, txarri-egalak, arek apartauta ia jateko preparatzen danian: irugiarria. Don.
txarri-erregalo, txarri-erregalua. (c). Txerria hildakoan familiartekoei edo auzokoei egiten zaien txerriki erregalua.
Aurten be txarri-erregalua bialdu dabe, odolostiak eta urdaixa. Sin. errégalo, -u.