Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txángal
txápardo
txápardo, txápardua. (d). izena. Gaztaina mota bat, basto samarra. Txapardua bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem./ Txapardua esaten jakon erreta jatekuai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta oso ederrak. Aniz. Ik. gaztáiña.
txaparróte, txaparrotía. (c). adjektiboa. Mozkotea, txikia eta zabala.   Achaparrado, -a, pequeño y regordete. Gazte txaparrote bat zan gure maixua. Pertsonez, batik bat. Ik. mozkóte.
txápel. 1. txapel, txapéla. (a). izena. Boina. Txapel aundixa ta buruik ez. esaera. (Lar Antz). Txapela buruan eta ibilli munduan. esaera. (Lar Antz). 2. txapel, txapéla. (c). izena. (eufemismoa.) Kondoia. 3. txapel, txapéla. (d). izena. Ginbela. Etxegintzan, zutikoaren sekzioak lazoa egiteko adina leku ez duenean, zutikoaren gainean jartzen den osagarria bere sekzioa handitzeko. Ori txapela; zutikuan gaiñian txapela esateako, eta txapelan gaiñian bigia ero frontala. Sebas. Sin. gínbel.