Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
triskau
trontzil
trontzil, trontzílla. (d). izena. Baldoa, egurra txikitzeko azpian jartzen den enbor zatia. Sin. báldo, zupin.
© Gorka Ortega
tróntzo, trontzúa. (c). izena. Okela edo arrain zati eder eta lodia.   Dícese de la parte más hermosa y gruesa de la carne o del pescado. Trontzoik ederrena beretako artu zeban da neri gizenak eta girixak besteik ez. Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo.. (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena.
trópe. Ant. tórpe. 1. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Gauza handi samarragatik esan ohi zuen gure aitajaunak. Arri bat ero, gauzia aundi xamarra danian: tropia, erabiltzen juan, bai; normala baiño aunditxuaua danian ero, tropia. Baitta personengaittik pe etxakixat etzeban esaten, aundi samarra ero zera zanian, tropia. Klem. Torpe-ren metatesia. 2. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Torpe. Trope xamarra da. Ik. tórpe.
trópel, tropéla. (c). izena. Ibili dabilen jende edo abere pila.   Grupo de gente o animales en marcha. Ardixak danak tropelian etorri die./ Gaur karreran egundoko tropela pasau da.
tróska, troskía. (c). izena. Traska ere bai zenbaitek. Zenbait ur motak duen kare-sustantzia, denari itsatsia geratzen dena.   Caolín, sustancia caliginosa que portan algunas aguas y que se adhiere a todo. Kangrejuak troskaz forrauta eztittuzu ikusi?/ Tuberixa barruan be troskia formatzen da./ Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don.